Europar potentzia berriak
- EXTRA: Munduan Zehar
Prusia
Prusiako erresumak Prusiako dukerri zaharra, Branderburg eta Hohenzollern sendiaren lsendiaren lurraldeak Alemaniar inperioaren barnean sartu zituen.
- Federiko I.a (1701-1713) izan zen Prusiako lehen erregea. Leopoldo I. enperadore alemaniarrari Espainiar Ondorengotza-Gerraren prestakuntzan laguntza ekonomiko eta militarra ematearen ondorioz, errege titulua jaso zuen 1701ean.
- Federiko Gilermo I.a (1713-1740) «sarjentu erregea» deitzen zuten armadan sartu zuen erreformagatik, zeinek soldaduen zenbatekoa handitu eta diziplina zorrotza ezartzen zuen. Honek erresuma berriari oinordekoek jasoko zuten izaera burokratiko eta militarista eman zion.
- Federiko II. Handia (1740-1786), administratzaile eta estratega militar trebea, handitasun prusiarraren protagonista izan zen. Despota ilustratuaren erabateko adibidea izanik, europar gerratan parte hartu zuen (39. gaia ikusi) eta bere erresumari Silesia eta poloniar Prusiako lurralde aberatsak gehitu zizkion (1772). Nekazaritza, industria eta meatzaritzaren garapena bultzatu zituen.
- Federiko Gilermo II.a (1786-1797). Bere gogokoenek eraginda, Austriarekin batera Frantzia iraultzailearen kontran ekin zuen eta Prusiari Posnaniaren lurraldea gehitu zion (1795). Bere heriotzaren ondoren, armada oso ahuldua geratu zen eta ekonomia krisian.
Austria
1687an Hungariako ondorengotza Habsburg sendiarentzat aintzatetsia izan zen, Austria, Alemaniar Inperioan, Balkanetan, Italian eta erreinatzen zuen dinastiaren ondarezko lurralde ugarietan interesak zituen estatu nazio-aniztasuna bilakatu zelarik.
- Karlos VI.ak (1711-1740) industria, merkataritza eta turkoei kendutako lurraldeen esplotazioa bultzatu zituen, baina bere erregealdiaren amaieran Napoli, Sizilia eta beste lurralde batzuk galdu zituen.
- Maria Teresak (1740-1780), despotismo ilustratuaren ideiekin ados zegoenak, boterea bere estatuetan zentralizatu zuen, eta 1761.eko erreformaren bitartez, egitura administratibo sendo bat sortu zuen. Prusiarekiko lehiak bereiztu zuen erregealdia. Austriako Ondorengotza-Gerra eta Zazpi Urtetako Gerraren ondorioz (39. gaia ikusi), Austriak Silesiako lurraldea galdu zuen, baina Poloniako banaketek (1772-1795), Galitzia, Bucovina eta Krakoviako lurraldeak beretzea ahalbidetu zioten.
- Jose II.a (1780-1790), despota ilustratuaren eredua, estatu austriarren antolaketa modernizatzen saiatu zen. «Josefinismoa» edo Jose II.aren egitarau ilustratuaren lorpen garrantzitsuenak morrontzaren deuseztapena (1781), Administrazioaren eta polizia sendotzea eta zentralizatzea, eta unibertsitateen sorkuntza izan ziren.
Errusia
Pedro I. Handia eta Katalina II. monarka handien lanak nazioa mendebaldeko kulturarantz ekarri zuen eta, lurralde eta politikari dagokionez, potentzia handia bilakatu zuen.
XVIII. mendean Errusiak Siberiaren kolonizazioa, Mendebaldera zuzenduriko hedapena eta itsaso Baltikora irteerak bilatzen jarraitu zuen, Suedia eta Itsaso Beltzaren kaltetan, Azov turkoei konkistatuz.
- Pedro I. Handiak (1682-1725) nazioaren aldaketa historikoa hasi zuen: Administrazioa birmoldatu zuen, gudarostea berrantolatu, itsas armada sortu eta mendebaldeko usadioak gortean sartu zituen, hauek errusiarren espiritu tradizionalekin topo egin zuten erreformak izanik.
Honetaz gain, Pedro I.ak nazioak zituen aberastasunen ustiapenaren garapena bultzatu zuen eta hezkuntza eta kultura indartu zituen. Suediaren kontrako Iparraldeko gerran zehar (1700-1721), Errusiak itsaso Baltikoan irteera askea lortu zuen, bertan tsarrak San Petersburgo hiriburu berria sortu zuelarik (1703).
- Katalina II. Handiak (1762-1796) bere senarrari, Pedro III.ari, tronutik kendu ondoren, Pedro I. Handiaren lan modernizatzailea bukatu zuen.
Alemanian jaioa, tsarinak bere aginte absolutua inposatu zuen Inperio osoan. Despotismo ilustratuaren lagun, entziklopedismoaren alde zegoen eta bere gorteari itxura europarra eman zion.
Kanpo-politikari dagokionez, turkoak bi gerratan garaitu zituen eta Azov, Krimea eta Ukrainaren mendebaldeko lurraldea Errusiara gehitu zituen, azken bi lurralde hauek 1792ko Jassyko Bakeari esker. Beranduago, Poloniako banaketak bere mesedetan erabiliz (39. gaia ikusi), Errusia Zuria, Ukrainaz geratzen zena, Kurlandia eta Lituania bere gain hartu zituen.
Data garrantzitsuak
- 1701 Federiko dukea Prusiako errege izendatua da Könisbergen.
- 1703 Pedro Handiak San Petersburgo sortzen du.
- 1713 Federiko Gilermo I.ak bere aita Federiko I.ari ordezkatzen dio. Utrechteko itunak espainiar Ondorengotza-Gerra geldiarazten du.
- 1714 Rastatteko bakea Austria eta Frantziaren artean.
- 1725 Pedro Handia hiltzen da.
- 1740 Austriako Ondorengotza-Gerra hasten da. Maria Teresak bere erregealdia hasten du. Prusiako Federiko I. hiltzen da, Federiko II. Handiak tronuan jarraitzen diolarik.
- 1748 Akisgraneko bakea: Frantziak austriar Herbehereak itzultzen ditu.
- 1756 Zazpi Urtetako gerra hasten da.
- 1762 Katalina Handiak bere erregealdia hasten du Errusian.
- 1763 Hubertsburgoko bakeak Austria eta Prusiaren arteko gerra amaiarazten du.
- 1780 Jose II.ak Austriako Maria Teresari tronuan jarraitzen dio.
- 1786 Federiko II. Handia hiltzen da eta Federiko Gilermo II.ak tronuan jarraitzen dio.
- 1790 Jose II. hiltzen da.
- 1796 Katalina Handia hiltzen da.
Federiko II. Handia
«Errege filosofoak» Voltaire pentsalari frantziarrarekin korrespondentziaz harremana izan zuen, kulturadun laguntzailez inguratzen jakin zuen eta Makiaveloren kontrako deituriko liburu bat idatzi zuen, despotismo ilustratuaren teoriari buruz. Bere iritziz, boterea arrazoian oinarritzen zen, eta gerra bakea ezartzeko baliabidea baino ez zen.
Austriako Maria Teresa
Maria Teresak, Austriako artxidukesa, Inperio Santuaren enperatriza eta Hungaria eta Bohemiako erreginak, heziketa ilustratua jaso zuen eta bere aitak, Karlos VI.ak, ministroen kontseiluetara joanarazi egin zuen hamabost urte zituenetik. Despotismo ilustratuaren adiskide izan arren, bere joera kontserbadorea izan zen.
Romanovak
Romanoven dinastiapean, Errusiako lurraldeak lurrazal osoaren seirena betetzera arte hedatu ziren: hogeita bi milioi kilometro karratu baino gehiago, hau da Frantziako azalaren tamaina berrogei aldiz.
