Ilustrazioa (I)
- EXTRA: Munduan Zehar
Argien Mendea
Mugimendu ilustratuak, intelektual gutxiengo batek bultzatua, XVIII. mendea Argien Mendea bezala ezagutua izan zedin eragin zuen.
Ilustrazioa Frantzian jaio eta Europa guztitik hedatu zen, hurrengo ezaugarriak zituelarik:
- Arrazionalismoa eta enpirismoa. Elizak bezala egiaren jabegoa bere buruari egozten zion edozein instituzio tradizional edo inposaketa intelektualen aurrean, ilustratuek mundua ezagutu eta garapena lortzeko, arrazoian eta esperientzian hartu zituzten oinarri moduan fedearekin kontrajarriz.
- Arlo guztietan aldaketa garrantzitsuak sartzearen beharra, garapen hau lortzeko baliabide bezala.
- Pentsamendu aplikatuaren nagusigoa pentsamendu espekulatibo soilaren gainetik, hau erabilgarri eta praktiko bilakatzeko.
- Naturarekiko maitasuna, honengan agintzen duten legeak ezagutzeko nahiarekin.
- Erlijio dogmatiko batengandik urruntzea eta erlijio natural baten defentsa, izaki goren batek unibertsoaren makina handia agintzen duenaren sinismenarekin.
- Liburuen argitarapena handitzea, eta kazetaritzaren agerpen eta hedatzea, iritzi publikoaren ondoriozko garapenarekin.
- Azken xedea gizakiaren zoriontasuna da.
Entziklopedia
Jakintzaren arlo desberdinak bilduak izan ziren Entziklopedian Diderotek eta D`Alembertek zuzenduta, bertan ehun eta hogeita hamar erredaktorek parte hartu zuten, garia hartako pentsatzaile eta zientzialari garrantzitsuenak barne.
Bere egileen artean, Diderotek gai tekniko eta profesionalak bere gain hartu zituen; D`Alembertek matematika eta zientziei buruz idatzi zuen; Buffonek zientzia naturalei ekin zien, eta filosofia eta politikaz Voltaire, Jean-Jacques Rousseau eta Montesquieuko baroia arduratu ziren.
Ideia liberalen eta garapenaren ikur zen lan hau, hamazazpi testu liburuk eta hamaika laminek osatua, 1751ean hasi zen argitaratzen. Bere absolutistaren aurkako izaeraren eraginez, Luis XV.ak debekatu egin zuen bigarren alea argitaratu zenean. Dena dela argitaratzen jarraitu zuten.
Europa osoko elkarte zientifikoen bitartez, Entziklopediak hedaketa handia izan zuen. Laster argitaratu zen Suitzan, Italian eta Errusian eta honetan inspiratzen ziren beste lan entziklopedikoak agertu ziren. Espainian harrera ona izan zuen, Inkisizioak 1759an kondenatu egin zuen arren.
Entziklopediaren azala.
Aurrerapen zientifikoak
Errege ilustratuek ikerketa zientifikoa bultzatu zuten jakintza esperimentalaren egoitzen sorketaren bidez, hala nola, museoak, behatokiak eta lorategi botanikoak, zientzia espedizioak ere ugaritu ziren.
Jakin-min handien bildu zuten zientziak fisiko-naturalak izan ziren:
- Astronomia: Herschelek Urano planeta atzeman zuen. Maupertuisek eta La Condaminek Isaac Newtonen erakarpen unibertsalari buruzko ideiak eta Lurra poloetan zapaldua dagoen esfera bat dela dion tesia baieztatu zituzten. Laplacek Eguzki Sistemaren egonkortasuna frogatu zuen eta unibertsoaren eraketari buruzko teoria bat formulatu zuen.
- Kimika: Scheele eta Priestleyren aurkikuntzek, Lavoisier kimika modernoaren aitaren lana osatu zuten.
- Fisika: Réaumur, Celsius eta Fahreheiten lanei esker termometroa asmatu zen. Papinek lurrinaren presioa ikertu zuen. Galvanik eta Voltak argi indarraren ezagupenari hasiera eman zioten, eta Bejamin Franklinek tximistorratza asmatu zuen (1750).
- Natura zientziak: Linneok landareen klasifikazioa burutu zuen, artean, Buffonek Zoologiaren oinarri zientifikoak ezarri zituen.
- Matematikak: Euler, Lagrange, Laplace, D`Alembert, Brook Taylor, Mac Laurin eta Gaspard Monge dira aipagarriak.
Linneo suediarrak (1707-1778) hogeita lau klase desberdinetan sailkatu zituen landareak lorezilen ezaugarrietan oinarrituz.
Data garrantzitsuak
- 1713 Bernoullik probabilitate kalkulua garatzen du.
- 1714 Fahrenheitek merkurio termometroa asmatzen du.
- 1735 Linneok landare espezien sailkapenari buruzko lanak argitaratzen ditu.
- 1738 Bernoullik hidrodinamikaren printzipioak atzematen ditu.
- 1742 Celsiusek tenperaturen eskala zentigradua lantzen du.
- 1748 Monstequieuk Legeen izpiritua argitaratzen du.
- 1749 Buffonek bere Historia naturala idazteari ekiten dio.
- 1750 Franklinek tximistorratza asmatzen du.
- 1751 Entziklopediaren argitarapena hasten da.
- 1762 Rousseauk Kontratu soziala argitaratzen du.
- 1763 Voltairek Tolerantziari buruzko tratatua argitaratzen du.
- 1780 Laovisierrek errekuntzari buruzko teoria adierazten du.
- 1781 Herschelek Urano planeta atzematen du.
- 1783 Montgolfier anaiek globo aerostatikoa asmatzen dute.
- 1785 Coulombek karga elektrikoen eta masa magnetikoen erakarpenaren printzipioak adierazten ditu.
- 1787 Lavoisierrek materiaren kontserbazioaren printzipioa atzematen du.
Erlijio naturala
Ilustratuen gehiengoa kristaua zen arren, honen ordezkari nabarienetako batzuek, Voltaire frantziarraren kasu, erlijio natural baten ideia defendatu zuten, izaki goren eta inpertsonal batengan oinarritzen zena. Intelektual ateo eta materialistak ere egon ziren, unibertsoa materiak bakarrik osatzen zuela esaten zutenak.

Madrilgo Natura Zientzien Museoa
Espainian, Karlos III.ak bultzatu zuen Ilustrazioa. Hari esker jakintza esperimentalen egoitza berriak sortu ziren, Behategi Astronomikoa, Lorategi Botanikoa edo Natura Zientzien Museoa (gaur egun Prado Museoa).
