Industria-Iraultza (II)
- EXTRA: Munduan Zehar
Industria-Iraultzaren zabalkuntza
Ingalaterra garapen industrialaren eredu bilakatu zen gainerako nazioentzat, lehenbizi europar potentzientzat eta Estatu Batuentzat, eta gero mundu osoarentzat. Nazio bakoitzak bere egoerari moldatuz gauzatu zuen Industria-Iraultza. XIX. mendearen hasieran hurrengoek hasi zuten industrializazioa:
- Belgika, bere garapenari frantziar okupazioaren ondoren sarturiko legedi liberalak lagundu ziolarik (1792).
- Frantzia, non burgesiaren boterea Luis Felipe Orleansekoaren erregealdian (1830-1848) eta Bigarren Inperioan (1852-1870) zehar sendotu zen.
- Alemania, Zollverein edo Prusiak estatu ezberdinen artean bultzatu zuen aduana-batasunari esker (1834).
- Herbehereak, ehungintza, salmenta eta finantzen gune garrantzitsua mendeetan zehar.
- Suitza, ehungintzan, erlojugintzan eta bankan tradizio luzearekin.
Mediterraneoko Europan eta Errusian industrializazioa berandu eta mugapen gehiagorekin hasi zen.

Grebalariak Le Creusotko (Frantzia) harrikatz- eta metalurgia-gunean.
Aldaketa demografikoak
XIX. mende osoan zehar, ekonomi hazkundea oinarri bezala balio izan zion beste fenomeno batekin batera eman zen: europar biztanleriaren igoera etengabea, aurreko urtean hasitako iraultza demografikoaren jarraipena zena.
- Ingalaterran, aldaketa ekonomikoen sorlekuan, biztanleria sei miloi eta erditik 1750ean, hamalau milioira pasatu zen 1831n.
- Gainerako Europan, hazkunde demografikoa %50ekoa izan zen 1730 eta XVIII. mendeko amaieraren artean, eta mendean zehar bizkortu egin zen, 1800. urtean 187 miloi inguru izatetik, 266ra pasatuz 1850ean, eta 400 milioietara 1900. urtean.
Populazio-hazkuntza horren arrazoi garrantzitsuenak hurrengoak izan ziren:
- Nekazaritza-ekoizpenaren igoera indartsua, gosearen mehatxua txikitu zuelarik.
- Bizi-baldintzen hobetzea, ohitura higieniko berrien sartzearekin.
- Medikuntzaren aurrerapen handiak, gaixotasunen eragina era izugarrian jaitsi arazi zuelarik, eta honekin batera, hilkortasun-tasa.
Leherketa demografikoak hirien hazkuntza ikusgarria eragin zuen, hemen biltzen zirelarik industria-, merkataritza- eta kreditu-jarduerak.
Kapitalismoa eta gizartea
Industria-Iraultzak kapitalismoaren garaipena sistema ekonomiko gisa suposatu zuen, feudalismotik oinordetutako Antzinako erregimeneko ekonomia tradizionalaren gain.
Sozietate anonimoak eta bankuak izan ziren ondasunak eskuratzeaz arduratu ziren instituzioak, enpresek lehengaiak eta makinak erosi, lantegien instalazioak eraiki eta langile askoren soldatak ordain zitzaten.
- Kate-ekoizpena, arrazionalizazio industrialaren ondorioa, lantegien ekoizpenaren azkartasuna eta tamaina handitzeko.
- Kontzentrazio industriala, ikatz-meatze edo lehengaien ekoizle ziren gune geografikoengandik hurbil.
- Kontzentrazio ekonomikoa, 1870etik aurrera, antzeko ekoizpenetan jarduten zuten industria guztien batasunaren bidez. Horrela agertu ziren trust edo kartelak.
Kapitalismoak gizartea bi klasetan banatu zuen:
- Kapitalista edo burgesak, beren enpresak zuzendu edo hauetan dirua inbertitzen zuten etekin baten truke.
- Langileak edo proletalgoa, lantegien ondoan azaldu ziren auzoetan pilatuak zeuden eta lanegun luzeetan zehar lan egin behar zuten soldata eskasak lortuz.
Data garrantzitsuak
- 1735 Kayek anezka hegalaria asmatzen du.
- 1760 Ubideen eraikuntza hasten da Ingalaterran.
- 1769 Wattek bere lurrun-makina patentatzen du.
- 1776 Adam Smithek Nazioen aberastasunaren arrazoia eta izaera argitaratzen du.
- 1798 Malthusek Biztanlegoaren hasierari buruzko entsegua argitaratzen du.
- 1800 Voltak pila elektrikoa asmatzen du.
- 1805 Gasa erabiltzen da ingeles industriaren argiztapenerako.
- 1807 Fultongo Clermont lurrun-ontziak Hudson ibaia igotzen du.
- 1815 Stephensonek lehen lurrunezko tren-makina eraikitzen du.
- 1825 Lurrun-makina duen lehen meatze-trena Stockton eta Darlington artean.
- 1830 Bidaiarientzat egindako lehen trenbidea inauguratzen da Manchester eta Liverpoolen artean.
- 1834 Morsek telegrafoa asmatzen du. Alemaniako estatuak Zollvereinen batzen dira.
- 1856 Bessemerrek oso altzairu iraunkorra lortu dezakeen labea asmatzen du.
Onddo-hiriak
Hirietara zuzenduriko emigrazio masiboak, hiri askoren hazkuntza ikaragarria eragin zuen, onddoek egiten duten bezala, oso denbora laburrean lehen ia biztanlerik gabe zeuden lekuetan agertzen baitziren. Chicago, adibidez, 1830ean herri txiki izatetik ehun mila biztanle baino gehiago izatera pasatu zen 1850ean.
Lantegi ingelesetan osasun-arauak
«Paretak eta sabaiak urtero bi aldiz karez luzitu behar dira. Zuloak egin behar dira aireztapen egokia egon dadin. Neskak eta mutilak banatuak egon behar dira logeletan eta ohe-kopuru nahikoa egon behar da, ohe berdinean bik baino gehiago lo egin ez dezaten».
1802ko Legea.
