HISTORIA

Frantziako Iraultza

Frantzian 1789an lehertu zen Iraultzak XIX. mendean zehar Europa eraldatuko zituzten aldaketa sozial eta politiko ugari eragin zituen, Antzinako erregimen sistema liberalaren truke ordezkatuz. Liberalismoa eta abertzaletasuna borroka politikoaren ideia nagusiak bihurtu ziren momentu hartatik.

Antzinako Erregimenaren krisia

Gatazka eta kontraesan ezberdinek Iraultzan amaitu zen krisia bultzatu zuten.

  • Kontraesan soziala: estatu xehea edo hirugarren estatuak, burgesiak eta herri-klaseek (biztanleriaren %90a inguru) osatutakoa, zergen gehiengoa ordaintzen zuen, eta ez zituen nobleziak eta elizak gozatzen zituzten pribilegio legalak. Burgesiaren botere ekonomikoa ez zen ageri arlo politikoan.
  • Estatuaren krisia: Luis XVI.aren (1774-1793) eskubide zerutiarra eta erregetza absolutua, Luis XIV.arengandik (33. gaia ikusi) ondorengotzan jasoa, ez ziren gai kapitalismoa eragiten ari zen aldaketa ekonomiko eta sozial handiei aurre egiteko.
  • Gatazka ideologikoa: filosofo ilustratuek eta entziklopedistek zabalduriko ideiek, askatasunean, botereen banaketan eta burujabetza nazionalean oinarritzen zirenak, indarra hartu zuten burgesiaren artean, zein ezarritako agintepean injustuki egotzia sentitzen zen.

Giroa mesedegarria zen Iraultzarentzat, urte gutxi lehenago independentzia lortu zuten kolonia iparamerikarren adibideak (46. gaia ikusi) animatuta gainera.

Iraultza

1789ko maiatzaren 5ean Versaillesen Estatu Orokorrak bildu ziren, ohiturazko asanblada estamentu ezberdinetako partaideek osaturikoa: noblezia, eliza eta hirugarren estatua. Deialdiaren arrazoia Estatuak administrazio txarraren eta gerren erruz igarotzen zuen finantza-krisi larria zen.

Hirugarren estatua botoaren gaia planteatu zuen, banakako botoa defendatuz ohizkoa zen estamentuenaren ordez, eta ekainaren 17an Asanblada Nazionala osatu zuen.

Errege-agindu baten bidez, Asanblada Nazionaleko diputatuak biltzen ziren gelatik kanporatuak izan ziren, eta Pilotalekuaren eraikinera aldatu ziren, non uztailaren 9an Batzar Konstituziogilea ezarri zen.

Asanblada Konstituziogile honen lana hurrengoan gauzatu zen:

  • Elizjendearen konstituzio zibila.
  • Feudalismoaren indargabetzea.
  • Gizakiaren eta Biztanlearen Eskubideen Aldarrikapena.
  • 1791ko Konstituzioa, monarkia parlamentarioa ezartzen zuena.

Iraultzaren prozesua kalera atera zen. 1789ko uztailak 14an, herriak, erregeak Asanblada erasotzearen beldur, Bastillako kartzela, Antzinako erregimenaren ikur, indarrean hartu zuen. Urriaren 6an Versailleseko Jauregi Erreala hartu zuten, eta erregeek Tullerietara egin zuten ihes.

Bastilla hartzea.

Erradikalizazioa

1791n, Konstituzioaren arabera, Batzar Legegile bat aukeratu zen Luis XVI.arekin batera agintzeko, azken honi botere betearazle mugatu bat zegokiolarik.

Frantzia iraultzailearen kontrako Austria eta Prusiako parte hartzeak, gogoak asaldatu zituen eta sistema politiko berriaren erradikalizazioa lagundu zuen.

Armada prusiarrak Frantziaren kontrako inbasioa prestatzen zuen bitartean, jakobinoek (Asanbladaren alderdi ezkertiarra) erregeari atzerritar potentziekin ados egotea egotzi zioten. 1792ko abuztuaren 10an, herri matxinatuak Tulleriak setiopean jarri zituen eta erregea Asanbladan babestu zen.

Iraultzaileek Komuna bat osatu zuten Parisen eta Luis XVI.a boteretik kendua izan zedin exijitu zuten. Erregea Templen giltzapetu zuten, artean Komunak, jakobinoen kontrolpean, Izua zabaltzen zuen erreakzioaren alde egoteaz susmagarri ziren guztien artean.

Frantzia iraultzaileak, geroz eta asaldatuagoak, potentzia atzerritarren kontrako babesa antolatu zuen eta 1792ko irailaren 29an Valmyko garaipena lortu zuen, mehatxua urrunduz. Egun berean, Batzar Legegileak Konbentzioranzko pauso bat ematea erabaki zuen. Erregea kargutik kendua izan zen eta Errepublika aldarrikatu zen.

Data garrantzitsuak

  • 1789 Maiatzaren 5ean Luis XVI.ak Estatu Orokorrak deitzen ditu. Ekainaren 17an, hirugarren estatuko diputatuek Asanblada Nazionala aldarrikatzen dute: Frantziako Iraultza hasten da. Ekainaren 20an hirugarren estatuko diputatuek, Pilotalekuko aretoan bildurik, Konstituzio bat eskatzen dute. Uztailaren 9an Batzar Konstituziogilea eratzen da. Uztailaren 14an Pariseko herriak Bastilla indarrez hartzen du. Gizakiaren eta Biztanlearen Eskubideen Aldarrikapena.
  • 1791 Varenneseko atala: errege-familiak Frantziara ihes egiten saiatzen du. Konstituzioa onartzen da. Batzar Konstituziogilea desegin eta Batzar legegilea sortzen da.
  • 1792 Komuna sortzen da Parisen. Tulleriak hartzea eta erregearen uzkailtzea. Konbentzioa sortzen da eta Errepublika aldarrikatzen dute.

Estatu xehearen goraipamena

«Nor ausartuko litzateke estatu xeheak nazio oso bat osatzeko beharrezkoa den guztia ez daukala esatera? Beso bat oraindik lotuta duen gizon indartsu eta sendoa da. Klase pribilegioduna kenduko bagenio, ez zen gutxiago izango, gehiago baizik. Beraz, zer da estatu xehea? Dena, baina landutako eta zapaldutako dena.»

E. J. Sieyés, Zer da estatu xehea?

 

1791ko Konstituzioa

Botere legegilea Asanblada bakar, iraunkor, ezin bortxatuzko eta banaezin bati zegokion, bi urtero aukeratzen ziren zazpiehun eta berrogeita bost kide osatzen zutena. Hauen egitekoak kanpo-politika kontrolatzea, zergak baimentzea eta ministroen lana fiskalizatzea zen.

 

Girondinoak eta jakobinoak

Iraultzaren alderdi garrantzitsuenak ziren. Girondinoek errepublikar burgesia moderatua ordezkatzen zuten, artean, jakobinoak, Rousseauren ideia demokratikoen jarraitzaileak, iraultzaile erradikalak ziren eta onarpen handia zuten herri-multzoen artean.