Errepublika gerra-garaian
- EXTRA: Munduan Zehar
Izua
Errepublikaren aldarrikapenaren ondoren (1792ko irailaren 21an), Batzar Nazionala hiru talde politikoek osatua gelditu zen:
- Jakobinoak, edo «Mendia», Ganbararen goiko eserlekuetan esertzeagatik horrela deituak, Pariseko Komunaren> eta sans-culottesen (langileak eta herriko elementu erradikalak) laguntza zuten. Hauen liderrak Maximilien de Robespierre (1758-1794), Georges Danton (1759-1794) eta Jean-Paul Marat (1734-1793) ziren.
- Girondinoak, postura neurtuago bat eskuratu zutenak.
- «Lautada», ordezkarien gehiengoaren erdialdeko posizioa.
Luis XVI.ari heriotza-zigorra egotzi zitzaion 1793ko urtarrilaren 14an, eta urte bereko urtarrilaren 21an gillotinatu zuten, honek europar erregetzetan haserrezko erreakzioa eragin zuelarik. Aldi berean, barnealdean Bretainia eta Vendéeko nekazariak matxinatu egin ziren.
Mehatxu bikoitzak, jakobinoek lagundutako neurri latzak hartzera behartu zuen Konbentzioa. 1793ko martxoan Epaitegi Iraultzaile bat sortu zen kontrairaultzaileak atxilotzeko, eta apirilaren 6an Segurtasun Orokorraren Batzordea sortu zen, Dantonek zuzendutakoa.
Urriaren 10ean Izua deituriko aroa hasi zen: Konstituzio demokratiko berria etenean geratu zen eta errepresio politikoa monarkikoen, girondinoen eta, azkenik jakobinoen berauen artean ere zabaldu zen.
Luis XVI.aren exekuzioa.
Erantzun termidoriarra eta Direktorioa
Mendi Batzarraren diktadura azkenik iraultzaile berberen kontra joan zen: 1794ko martxoan Hebert eta honen jarraitzaile erradikalak zein moderatuak, Danton eta Desmoulins esate baterako, gillotinatu egin zituzten.
Azkenean, Termidor 9an (1794ko uztailaren 27) Batzarrak Robespierren prozesamenduaren alde bozkatu zuen, hau ere gillotinatu zutelarik. Termidorretik sorturiko Batzarra (1794 uztaila-1795 iraila) "lautadaren" kontrolpean gelditu zen eta politika neurtuagoa erabili zuen.
1795an Konstituzio berri bat onetsi zen ("III. urtekoa") honek, Asanbladaren disoluzioa zekarren eta botere betearazle berria ezartzen zuen: Direktorioa, bost kidek osaturikoa.Direktorioa (1795-1799) erregimen liberal eta moderatua izan zen, eta honetan burgesia gorenak bere botere ekonomiko eta politikoa finkatu zituen. Ekonomi eta irakaskuntza erreforma handiei ekin zitzaien eta Eliza katolikoarekin harremanak berrezarri ziren (Izuan zehar etendakoak).
Talde estremisten (jakobinoen) eta erreakzionarioen (monarkikoen) jazarpenpean, Direktorioak armada erabili behar izan zuen orden konstituzionala segurtatzeko eta kanpo erasoari aurre egiteko.Gerra iraultzailea
1793ko otsailean, Ingalaterrak, Espainiak eta Holandak bat egin zuten Austria eta Prusiarekin Frantzia iraultzailearen kontrako lehen Koalizio gerratean (1792-1796).
Konbentzioak, Carnoten bidez (1753-1823) armadaren birmoldaketara jo zuen. Armada berriak bere eraso ahalmena izugarriki handitu zuen hurrengoari esker:
- Mobilizazio orokorra erreklutamendu behartuaren bidez.
- Troparen artean sentimendu nazionalaren estimulazioa.
- Inguruan bertan egindako hornidura janaria konfiskatuz.
- Unitate militarren mugikortasuna, ohikoa zen formazio itxia utziz.
Armada berriak Belgika eta Herbehereak inbaditu zituen, Bataviar Errepublika ezarriz. Basileako Bakearen bitartez (1795), Prusiak Frantziari Rhinaren ezker ibaiertza eman zion.
1796ean, Direktorioak Italiako ejertzitoaren agintea Napoleon Bonaparteren (1769-1821) eskutan jarri zuen, honek Austriaren kontrako garaipen ikusgarriak lortu zituelarik. Ondorio bezala, Zisalpetar (Milan), Ligur (Genoa), Helbetika (Suitza), Erromatar eta Partenopear (Napoli) errepublikak sortu ziren.
Honen ondoren, Napoleonek Egiptoko kanpainari ekin zion (1798-1799) Ingalaterraren kontra.Data garrantzitsuak
- 1792 Komuna osatzen da Parisen. Tullerien hartzea eta erregearen kargugabetzea. Konbentzioa sortzen da eta Errepublika aldarrikatzen da.
- 1793 Luis XVI.aren exekuzioa. Kutxu erradikaleko Konstituzio berria. Robespierrek Izua ezartzen du.
- 1794 Robespierre eta bere jarraitzaileen erorketa. Termidoriar erreakzioa hasten da.
- 1795 Konbentzioa disolbatzen da. Bost kidek osaturiko Direktorio bati boterea ematen dion Konstituzio berria. Basileako Bakea Prusiarekin.
- 1796 Napoleon Bonaparteren kanpaina garaileak Italian. San Ildefonsoren lehen akordioa Espainiarekin, Frantziarekin batzen dena Ingalaterraren kontra.
- 1797 Babeufek zuzenduriko "berdinen Konspirazioa". Campoformioko bakea Austriarekin, honek Rhinaren ezker ibaiertza, Belgika eta Milan uzten dituelarik.
- 1798 Egiptoko kanpaina hasten da.
- 1799 Napoleonek Direktorioa amaiarazten du. Kontsulatuaren aldarrikapena eta Konstituzio berria.
Luis XVI.aren heriotza-epaia
1793ko urtarrilaren 14ean Konbentzioak «Luis Capeto» «askatasun publikoaren kontra konspiratzeaz eta segurtasun nazionalaren kontra atentatzeaz» erruduna zela erabaki zuen. 387 diputatuk heriotza-zigorraren alde bozkatu zuten eta 334ek kontra egin zuten. Urtarrilaren 21ean epaia bete zen.
Deskristautze-kanpaina
Robespierrek, sans-culottesen laguntzaz, herri multzoengandik kristautasuna erauzteko kanpaina bat burutu zuen. Gurtza katolikoa debekatu zen, Elizaren ondasunak konfiskatu eta Arrazoi jainkosaren kultu berria heda zezaten herrietara taldeak bidali ziren, Pariseko Nôtre Dame eliza jainkosa honen gurtzara kontsakratua izan zen.
Egutegi errepublikarra
Biltzar jakobinoak Iraultza aro berri baten hasiera bezala aurkeztu nahi izan zuen. Egutegi berria 1792ko irailaren 21ean hasten zen, Errepublikaren aldarrikapen eguna, eta bere hilabeteak hurrengoak ziren: vendimiario, brumario, frimario (udazkena), nivoso, pluvioso, ventoso (negua), germinal, floreal, pradial (udaberria), mesidor, termidor eta fructidor (uda).
Euskadi Konbentzioko gerran
Espainiak ondo hasi zuen Konbentzioko gerra 1793an, baina hurrengo urtean gauzak erabat okertu zitzaizkion. Gudaroste iraultzaileak Penintsulan sartu eta Donostia hartu zuten.
Jainkoaren etsaiei aurre egin behar zitzaiela zioten apaizek bultzatuta, herritar gehienak borrokatzeko prestatu eta frantsesen aurkako biltzar bat osatu zuten. Iraultzaileen alde zeudenek ere beste batzorde bat egin zuten.
1795eko uztailean Konbentzioko gudarosteek Bilbo hartu zuten. Egoera hain larria zenez Godoyk Frantses Errepublika onartu zuen Basileako Itunean, eta Espainiarena zen Santo Domingo uhartearen zatia utzi zuen, eta horren ordainez galdutako penintsulako eremuak berreskuratu zituen.
