Vienako Kongresuaren Europa
- EXTRA: Munduan Zehar
Berrezarpena
Frantzian monarkia Luis XVIII.aren (1814-1824) pertsonan berrezarri ondoren, Napoleonen kontra garaitu zuten potentziek bateratzea erabaki zuten bi helburu praktikan jartzeko:
- Erregimen Zaharra legitimotasun monarkikoan oinarrituz berrezartzea.
- Potentzien arteko oreka lortzea, honetarako Europako mapa berri bat sortu zen, etnia edo hizkuntzen arteko ezberdintasunak kontutan izan gabe.
Vienako Kongresua 1814ko maiatzaren eta 1815eko ekainaren artean bildu zen, hurrengo Estatuak parte hartuz:
- Austria, Metternich kantzilerrak ordezkatuta, zein eztabaiden epaile bilakatu zen.
- Errusia, Alexandro I. tsar bera bere interes nazionalen babesle zelarik.
- Ingalaterra, Castlereagh eta Wellingtonek ordezkatua. Bere helburua oreka kontinentala mantentzea zen itsasoen gain zuen nagusigoa mantenduz.
- Frantzia, bere nazioarteko posizioa mantentzea lortu zuena, Talleyrand bere Atzerri-arazoetako ministroaren gaitasunari esker.
- Prusia, oraindik nazioarteko garrantzi eskasa zuena, agintea hartzeko une egokiaren zain.
Aliantza Santua eta parte-hartzearen printzipioa
Legitimotasun monarkikoaren garaipenak, Estatu bakoitzak buru bezala legez zegokion erregea izan behar zuela zioenak, absolutismoaren defentsa inplikatzen zuen, Europan zehar hedatutako mugimendu iraultzaileen aurrean.
- Akisgraneko Kongresuak (1818) Frantziako ebakuazio militarra konpondu eta nazio hori Aliantza Santuan sartzea erabaki zuen.
- Troppauko Kongresuak (1820-1821) Italian militarki parte hartzea erabaki zuen.
- Veronako Kongresuak (1822) armada frantsesak Espainiako gobernu liberalaren kontra borrokatzea erabaki zuen (54. gaia ikusi).
Europako mapa berria
Vienako Kongresuan adostutako Berrezarpenak, Aliantza Santuaren bitartez mantendua izan zenak, Europako mapa berri bat eragin zuen, bertan potentzia handiek Estatuen zenbatekoa txikitzen saiatu zirelarik orekaren alde.
- Frantzia 1972ko bere mugen barnera itzuli zen.
- Ingalaterrak bere itsasoen gaineko nagusitasuna segurtatu zuen, Malta, Joniako uharteak, Zeilan, Lurmutur hiria eta Espainiako eta Frantziako Antillen irla ugariz jabetuz.
- Austriak Belgika galdu zuen, baina bere nagusigoa finkatu zuen, Italian, Venezia eta Lonbardiaz jabetuz eta printze austriarrei eman zitzaizkien Parma, Modena eta Toskanaren kontrolaren bitartez.
- Prusiak Poloniako zati bat berreskuratu eta Suediako Pomerania, Renania eta Saxoniaren zati bat lortu zituen. Bere postua indartua gelditu zen Germaniar Konfederakuntzaren barnean, erromatar-germaniar Inperio Santuan inspiraturiko hogei eta hemeretzi Estatuen batasuna zena.
- Errusiak Finlandia (Suediari kendua) eta Besarabia (Turkiari kendua) beretu zituen eta Poloniako zati handi bat mantendu zuen.
- Suedia Norvegiari atxikia gelditu zen.
Data garrantzitsuak
- 1814 Napoleon, abdikatzera behartua, Elbako irlara erbesteratzen dute. Vienako Kongresua hasten da. Borboiak Frantziako tronura itzultzen dira Luis XVIII.arekin.
- 1815 Napoleonen itzulera: Ehun Egunetako Gobernua hasten da. Napoleonen porrota Waterloon eta Santa Elena irlara erbesteratzea. Aliantza Santuaren sorrera Errusia, Prusia eta Austriaren artean.
- 1818 Akisgraneko Kongresua. Frantzia Aliantza Santuan sartzen da.
- 1820 Rafael Riegoren matxinadak Cabezas de San Juanen Fernando VII.ak Konstituzioari zin egin diezaion eragiten du: Hirurteko Liberala. Matxinada liberala Italian.
- 1821 Greziak independentzia-gerra hasten du Otomandar Inperioaren aurka. Troppauko Kongresuak Italiako matxinada zanpatzeko austriar gudarosteek parte hartu dezaten erabakitzen du.
- 1822 Veronako Kongresuak Espainia inbaditzea onartzen du.
- 1823 Armada frantsesak (San Luisen Ehun Mila seme) Espainiako erregimen liberala zanpatzen du.
Talleyrand
Gizon handinahi eta adimentsua, Atzerri-arazoetako ministro izan zen Direktorio, Kontsuletxe, Inperio eta azkenik, Berrezarpenarekin. Garaitua izan zen Frantziak bere duintasuna mantentzea eta beste edozein potentzia bezala aintzatetsia izatea lortu zuen.
Metternich-Winneburg
Napoleon eta Maria Luisa artxidukesaren arteko ezkontzaren negoziatzailea izan zen. Frantziako enperadorearen kargugabetzearen ondoren, Austriako kantzilerrak parte-hartze erabakigarria izan zuen Vienako Kongresuan, Aliantza Santuaren bultzatzaile nagusia izan zelarik.
