Amerika hispaniarraren independentzia (II)
- EXTRA: Munduan Zehar
Emantzipazioaren heroiak
Mugimendu emantzipatzaileak garrantzizko pertsonai politiko eta militarrak izan zituen, horien artean hiru nabarmendu zirelarik:
- Francisco de Miranda (1750-1816): Caracasen jaio zen eta ofizial gisa ibili zen Espainiako armadan. 1780an Estatu Batuen Independentzia gerran hartu zuen parte eta frantziar Iraultzarekin bat egin zuen. 1811an Venezuelako Probintzia Bateratuen independentzia aldarrikatu zuen Caracaseko Biltzar Nagusian egon zen, eta ondoren erregearen aldekoen kontra borrokan ibili zen. Preso hartu eta Espainiara bidali zuten, han hil zelarik.
- Simon Bolibar (1783-1830): Caracasen jaioa, Espainian ikasi zuen eta Europan zehar ibili zen. Antolatzaile handia eta hizlari adierazkorra, Hego Amerikako estatuen Konfederazio handi baten ideia defendatu zuen. Caracaseko Biltzarrean parte hartu zuen eta Kolonbia Handiaren (Venezuela, Kolonbia eta Ekuador) burujabetasuna lortu zuen, baina hil aurretik berak batu egin zituen lurraldeak banandu egin ziren.
- José de San Martín (1778-1850): Argentinan jaioa, espainiar Independentziaren gerran parte hartu zuen. Talentu militar handiko gizona, Río de Plataren emantzipazioan parte hartu zuen eta, Andeak bere gudarosteekin zeharkatu ondoren, Txile eta Peru askatu zituen.
Venezuela birkonkistatu eta Caracasen garaitsu sartu ondoren, herriak Simon Bolibar "Askatzailea" bezala txalotu zuten.
Borrokaren hasiera
- Mexiko: 1810ean, Miguel Hidalgo apaizak (1753-1811) matxinadari hasiera eman zion Doloresen Garrasiarekin. Indioen eta mestizoen lagun izan zuen, baina ez kreolenena. Garaitua eta exekutatua izan ondoren, beste apaiz batek, Jose Maria Morelos (1765-1815), jarraitu zuen borroka, baina honek ere porrot egin zuen (1815).
- Argentina: 1810eko maiatzean Buenos Aireseko Biltzarra sortu zen, Hidalgo de Cisneros errege ordeak kargua utzi zezan behartu zuena. 1816an Tucumaneko Batzarrak independentzia aldarrikatu zuen.
- Nueva Granada: 1811ko uztailan Caracaseko Batzar Orokorrak independentzia aldarrikatu zuen, baina erregearen aldeko indarrek matxinatuak garaitu zituzten. Mirandaren porrot eta atxilotzearen ondoren, Bolibarrek erresistentzia jarraitu zuen, baina garaitua izan zen eta Jamaikara ihes egin zuen.
- Espainiatik bidalitako Pablo Morillo jeneralak (1778-1837) Quito eta Bogotako Gobernu Biltzarrak menpean hartu zituen.
- Txile: 1810eko uztailaren Batzar Nazionalak agintarien arteko banaketa bistan utzi zuen. 1815ean Abascal errege-ordeak (1743-1827), Perun Espainiari leial mantentzen zena, mugimendua ito zuen.
Independentziarantz
- Mexiko: Agustín de Iturbe erregearen aldeko jeneralak (1783-1824) matxinatuekin bat egin zuen eta Igualako Egitaraua argitaratu zuen (1821), erregetza konstituzionalaren aldekoa. Urte berean independentzia aldarrikatu zen eta 1822an Iturbek bere burua Mexikoko enperadore aldarrikatu zuen. 1824an Errepublika aldarrikatu zen.
- Ertamerika: independentzia 1823an lortu zen, Ertamerikako Probintzia Batuak osatu zirenean.
- Txilek San Martineko garaipenen ondoren lortu zuen independentzia, espainiarren kontrako Chacabuco (1817) eta Maipu (1818) batailaren ostean. Ondoren, San Martin Perura joan zen, bertatik La Serna erregeordeak 1821an ihes egin zuen.
- Kolonbiaren independentziaren protagonista Simon Bolibar izan zen, Boyaca-n espainiarrak garaitu (1819) eta Bogota menpean hartu zuena. 1821an, Carabobo-ko garaipenak Venezuelaren independentzia finkatu zuen.
- Ekuadorrek independentzia Antonio Jose de Sucre (1795-1830), Bolibarren tenienteordea zenari esker lortu zuen, Sucrek Pichinchako garaipena lortu zuen, eta 1825ean Goi Peru (Bolivia) askatu zuen.
- Uruguayko independentzia Jose Gervasio Artigasek hasi zuen (1764-1850) eta Brasilek bereganatu ondoren, nazioa hogei eta hamahiru ekialdetarren matxinadarekin askatu zen (1828).
Data garrantzitsuak
- 1810 Hidalgo apaizak Doloresen garrasia botatzen du. Buenos Aireseko Biltzarrak erregeordea kargutik kentzen du.
- 1811 Caracaseko Batzarrak Venezuelaren burujabetasuna aldarrikatzen du. Hidalgo apaiza Mexikon fusilatzen dute.
- 1815 Morillok, erregearen aldeko jenerala, Nueva Granadako matxinada itotzen du. Morelos apaiza garaitua da eta Mexikon fusilatzen dute.
- 1816 Tucumaneko Batzarrak Argentinaren burujabetasuna aldarrikatzen du. Nueva Granadako Erregeordetza ezartzen da. Bolibarrek borrokari ekiten dio berriro.
- 1818 San Martínek Txileren burujabetasuna lortzen du.
- 1819 Angosturako Batzarrak Kolonbia Handiaren sorketa aldarrikatzen du, Simon Bolibar buru duela.
- 1821 Iguala Egitasmoa eta Mexikoren independentzia. Bolibarren garaipena Carabobon eta Venezuelaren behin-betiko independentzia. San Martinek Peruren independentzia lortzen du. Brasilek Uruguay bereganatzen du.
- 1822 Antonio José de Sucreren garaipena Pichinchan: Ekuadorren independentzia. Brasilen independentzia.
- 1823 Ertamerikako Probintzia Batuen sorketa.
- 1824 Mexikoko Errepublika Federalaren aldarrikapena.
- 1828 Uruguay Brasilengandik independizatzen da.
Zuriak nagusi
XVIII. mendearen amaieran iberoamerikar lurraldean indiarrak %46 ziren, mestizoak %6, zuriak %20 beltzak %8. Zuriek edo kreolek, espainiarren seme-alaba amerikarrek, merkataritza eta nekazal ustiapenak menpean zituzten eta independentziaren protagonistak izan ziren.
Venezuelako independentziaren aldarrikapena (1811)
"Guk Venezuelako Probintzia Batuen ordezkariek [...] handiki aldarrikatzen dugu munduaren aurrean Bere Probintzia Batuak direla eta izan behar direla gaurtik egitez eta eskubidez Estatu libreak, subiranoak eta independenteak, eta Espainiar Koroari mendetasuna eta dependentzia izateaz aske daudela. "
Batasun politikoa lortzeko saiakerak
Kolonbia Handiko Errepublika (Venezuela, Kolonbia eta Ekuador) batua egon zen 1819 eta 1830ean bitartean.
Ertamerikako Probintzia Batuak 1823tik 1838rarte mantendu ziren.
Peru eta Bolibiako Konfederazioak 1832tik 1839rarte iraun zuen.
