Estatu Batuetako Sezesio-gerra
- EXTRA: Munduan Zehar
Iparraldea eta Hegoaldea
Independentziaren momentutik, Estatu Batuek nabarmenki desberdinak ziren bi gune erakutsi zituen:
- Iparraldeko estatuak, industrialak nagusiki, protekzionistak eta demokratak zirenak.
- Hegoaldeko estatuak, aristokratikoak, merkataritza askearen aldekoak eta esklaboek landaturiko kotoi-sailetan oinarrituriko ekonomiarekin. Esklabutza izan zen Iparralde eta Hegoaldearen harremanetan oinarrizko arazoa. 1787ko Konstituzioak Estatu bakoitzak gai honi buruz erabakitzeko askatasuna izango zuela ezarri zuen, baina XIX. mendean Iparraldetik abolizionismoa zabaldu zen, beltzen giza eskubideen alde eta esklabutzaren kontra zegoen mugimendua.
Hegoaldeko estatuek, lan-esku esklaboa behar zuten kotoi-merkatu mundialean konpetentzia mantentzeko, eta askotan uko egin zioten abolizioa onartzeari.
Missouriko Konpromisoak (1820) marra geografiko bat ezarri zuen, estatu-esklabogileak eta abolizionistak banatzen zituenak. Arazoa Mendebaldean estatu berriak sartzean hasi zen, beren erabakiak esklabutzari buruz Batasunaren oreka politikoa aldatu ahal baitzuen.
Gerra zibila
1861ean Abrahan Lincoln presidente hautatua izan zen, errepublikarra eta esklabutzaren kontra zegoena. Mendebaldeko aitzindarien laguntzari esker, Hegoaldeko zazpi estaturen banatzea eragin zuen (Hegoaldeko Karolina, Georgia, Florida, Alabama, Mississippi, Louisiana eta Texas).
Jefferson Davis (1808-1889) Amerikako Estatuen Konfederazioaren presidente aukeratua izan zen, Richmond zelarik honen hiriburua, eta berehala gerra zibila hasi zen.
Iparraldeak biztanleria handiagoa zuen (hemeretzi milioi, Hegoaldeko hamar milioiren aldean), eta aberastasun handiagoa eta industria-gune gehiago zituen.
Hasieran, Robert Leek (1807-1870) zuzentzen zuen hegoaldeko armadak ekimena izan zuen, baina Konfederazioak ezin izan zuen jasan Iparraldeak zuen soldadu eta arma eskuragarritasun handiagoa.
Fredericksburgeko bataila (1863).
Gettysburgeko batailak (1863), bi alderdietan milaka gizakien heriotza eragin zuenak, hegoaldearen indarrak egoera larrian utzi zituen.
Ejertzito federalak Iparraldetik eta Ekialdetik egin zuen aurrera, 1865aren apirilean, Grant (1822-1885) eta Sherman (1820-1891) iparraldeko jeneralek eraso konbinatu bat jaurti eta Lee jeneralak amore eman zuen arte Appomatoxeko batailan. Egun gutxitara, hegoaldeko fanatiko batek Lincoln hil zuen.
Hegoaldea Washingtonen menpean geratu zen berriro politikoki eta esklabutza indargabetu egin zuten.
Trenbideak, Union Pacific eta Central Pacific bezalako konpainia handiekin, Mendebaldeko lurren gaineko zabalketa prozesuan lagundu zuen eta lehen mailako garrantzi estrategikoa izan zuen Sezesio-gerran zehar.
Berreraikitzea
Gerra zibila oso odoltsua izan zen (milioi erdi hildako eta ehun milaka zauritu) eta suntsituak utzi zituen Hegoaldeko lurralde zabalak.
Nazioaren berreraikuntza politiko, ekonomiko eta moralak, ahalegin eta lanak behar izan zituen. Arraza bereizkeriaren kontra legedi bat aldarrikatu zen arren, beltzen integrazio sozialaren arazoak eguneroko politika estatubatuarra nahasten jarraitu zuen.
Landaketa-nekazaritza gainbeheran sartu zen, batez ere kotoi ekoizpenean India eta Egiptok suposatzen zuten konpetentziagatik, eta Estatu Batuen Hegoaldean jabe ertainen klase berria azaldu zen, landaketa berriak eta nekazari teknika berriagoak sartu zituena.
XIX. mendearen azken laurdenean izugarrizko garapen ekonomiko garaia hasi zen, enpresaburu handiek bultzatutakoa, Rockefeller eta Morganek bezala, herrialdea mundu kapitalistaren buru ezarri zutenak.
Biztanleria azkar hazi zen, 1880an berrogeita hamar milioi biztanle izatera iritsiz. Etorkin talde handiak sartu ziren herrialdean eta Mendebaldearen konkista jarraitu zuten, estatu berriak sortu zirelarik: Nevada (1864), Nebraska (1867), Colorado (1876).Data garrantzitsuak
- 1820 Missouriko konpromezua: 36º paraleloaren Hegoaldean dauden estatuei esklabutza baimentzen zaie.
- 1850 Clayren konpromesua: estatu berrien burujabetza esklabutzaren arazoaren gain.
- 1852 Tom osabaren etxola argitaratzen da, esklabotasunaren kontrako nobela.
- 1856 Alderdi errepublikarrak esklabutzaren kontrakoa eta protekzionista den egitaraua hartzen du.
- 1860 Errepublikarra eta esklabutzaren kontra dagoen Abraham Lincoln hautagaiaren garaipena hauteskundeetan.
- 1861 Amerikako Estatuen Konfederazioaren sorrera. Jefferson Davis presidente aukeratua da. Sezesio-gerra hasten da.
- 1862 Hegoaldearen garaipenak Bull Run, Fredericksburg eta Chancellorsvillen.
- 1863 Esklabutzaren indargabetzea. Hegoaldearen porrot erabakigarria Gettysburgen.
- 1864 Iparraldearen barneratzeak lurralde konfederatuaren barnean.
- 1865 Hegoaldeko Lee jeneralak amore ematen du iparraldeko Granten aurrean Appomatoxen. Hegoaldearen partaide batek Abraham Lincoln erailtzen du. Tennesseen Ku Klux Klana jaiotzen da, Gobernuak biztanleria beltzaren alde hartutako neurrien kontra zegoen taldea.
- 1870 Beltzei botoa ematen zaie.
Abraham Lincoln (1809-1865)
«Banatua eta etsaitua dagoen etxe batek ezin du biziraun. Ez dut uste nazio hau beti banandurik egon ahal izango denik estatu libre eta estatu esklabisten artean. Ez daude bi posibilitate baino: edo esklabutzaren kontrakoek etortzear dagoen bere hedaketa gelditzen dute, edo honen partaideek bere legezko aintzatespena inposatzen dute estatu guztientzat, Iparraldean baita Hegoaldean.»
Illinoisen irakurritako diskurtsoa 1859an.
