HISTORIA

Errusia, Japonia eta Austria-Hungaria: ohitura eta modernizazioa

Industrializazioa eta gizartearen berritzea laguntzeko beharrezkoak diren erreforma politiko eta juridikoak, XIX. mendearen hasieran mendebaldeko Europako erregimen liberalek hartutakoak, Errusia, Japonia eta Austria-Hungariara beranduxeago heldu ziren.

Errusia: autokrazia tsaristaren erreforma

  • Alexandro II.arekin (1855-1881) Errusiak bere industrializazioa bizkortu zuen, Estatua berritzeko erreforma ezberdinekin batera. Erreforma hauek bertan behera gelditu ziren 1866an tsarrak jasandako atentatuarekin. Gobernuaren zapalketak ezin izan zuen subertsio iraultzailea ezabatu eta tsarra erail zuten 1881ean.

    Errusiar industrializazioa bereziki San Petersburgon eta Moskun garatu zen eta Estatuaren parte-hartzea ezaugarri nagusiena da. 1861ean mirabeen deuseztatzea aldarrikatu zen. Honela baserritarrek hirietara eta gutxi kolonizatuak zeuden hegoaldeko estepen eta Siberiako lurraldetara lekualdatzea ahal izan ziren.

    Alexandro II.aren erregealdian gainera, politika inperialista bat (65. gaia ikusi) ezarri zen, Turkmenistango konkista (1881) eta Balkanetaraino bere eragin-gunearen zabalkuntzarekin. Bertan errusiar-turkiar gerra lehertu zen (1877-1878).
  • Alexandro III.ak (1881-1894) autokrazia indartu zuen, bere botere absolutuaren kontrako edozein mugapenen kontra jarriz. Bere ondorengoak, Nikolas II.ak (1894-1917), azken errusiar tsarrak, politika berdina jarraitu zuen, 1917ko otsailaren matxinadan tronutik kenduta izan zen arte.

    Errusiar-japoniar gerra hondamenditsuaren ondoren (1904-1905), 1905eko iraultza lehertu zen eta tsarrak Duma (Legebiltzarra) baten osaketa eta Konstituzio baten aldarrikapena onartu behar izan zituen. Ondorengo urteetan, ordea, prometatutako erreformak ez ziren nahikoak izan.

Meiji aroa Japonian

Mutsu-Hitoren koroatzearekin (1867-1912) Tokugawa shogunatoa amaitu eta Meiji aroa hasi zen, modernizazio azkar batez nabarmendua.

1853an Estatu Batuek indarrez lorturiko portuen irekitzeak nazioa mendebaldeko zibilizazioarekin harremana izatea ahalbidetu zuen. Hauen aurrerakuntza teknikoak eraginkortasun handiz asimilatu zituzten.

Mutsu Hitok shogunean (lehen ministro antzeko bat) eta daimio eta samuraiek osaturiko noblezia feudalean oinarrituriko botere-sistema tradizionalarekin amaitu zuen. 1871n feudalismoa ezabatu zuen eta 1881ean nazioari Konstituzio bat eta legebiltzar-sistema bat (bi ganbera) eman zizkion. Bitartean, europar teknikarien bidez, nazioaren mendebalkuntza bultzatu zuen, berehala Asiako lehen potentzia bilakatu zelarik.

Hazkunde ekonomikoa hedapen inperialistak jarraitu zuen (65. gaia ikusi). Txinatar-japoniar gerran garaipenaren ondoren (1894-1895), Shimonosekiren hitzarmenak Formosa Japoniari ematea ezarri zuen.

Harrigarriagoa izan zen oraindik Errusiaren gaineko garaipena gerra errusiar-japoniarrean (1904-1905), Asiako nazio batek potentzia europar bat garaitzen zuen lehen aldia baitzen. Portsmoutheko hitzarmenaren bitartez, Japoniak bere eragin-gunea handitu zuen Asian.

Austria-Hungaria, monarkia duala

Austriako porrotak, Prusiaren kontra Sadowan 1866an (63. gaia ikusi), Hungaria 1867ko Konpromisoan estatu bezala aintzatetsia izatea ahalbidetu zuen. Honen bidez Austria-Hungariako monarkia duala ezarri zen, hiru ministerio komunekin: Atzerri-arazoak, Finantzak eta Gerra.

Frantzisko Jose I.ak, Austriako enperadore (1848-1916) eta Hungariako erregeak (1867-1916), Konstituzio baten aldarrikapena onartu zuen Austrian (1867) eta, hurrengo hamarkadan, erregimen liberalak garapen industrialari hasiera emateko lagundu zuen.

Mugimendu nazionalista eta liberalek austriar Gobernuaren politika baldintzatu zuten, 1879tik aurrera errepresiozko izaera hartu zuelarik. 1907an, sufragio unibertsalaren sarrerak gehiengo eslaviarra agerian utzi zuen Parlamentuan, 1914ean desegina izango zena.

Hungarian, 1875etik aurrera, naziotasun-aniztasuna ezabatzen saiatu ziren, honek serbiar eta kroaziarren arteko elkarlana lagundu zuen Bosnia-Herzegovinan, 1908an beretua izan zena. Hegoaldeko eslaviarren edo jugoslaviarren mugimenduak indarra hartu zuen XX. mendearen lehen urtetan.

Frantzisko Fernando printze oinordekoaren erailketak Sarajevon (1914) talde serbiar baten eskutan, Lehen Mundu-Gerra ekarri zuen.

Data garrantzitsuak

  • 1855 Nikolas I.ari jarraitzen dio Alexandro II.ak, erreforma garrantzitsuei ekiten dielarik.
  • 1875 Hungariako magyarizazioa hasten da, eslaviar matxinada eragiten duelarik.
  • 1877 Errusiar-turkiar gerra.
  • 1882 Burgesia txikiaren aldeko hauteskunde-erreforma Austrian.
  • 1889 Konstituzioa Japonian.
  • 1895 Shimonosekiko bakea: Txinak lurralde ugari ematen dizkio Japoniari.
  • 1904 Errusiar-japoniar gerra hasten da.
  • 1905 Portsmoutheko bakea: Japoniak lurralde berriak eskuratzen ditu. Lehen errusiar iraultza. Tsarrak Konstituzio bat aldarrikatzen du.
  • 1912 Mutsu-Hito enperadorea hiltzen da.
  • 1914 Austria-Hungariako oinordekoaren erailketa: Lehen Mundu-Gerra hasten da.
  • 1917 Errusiar Iraultza.
  • 1918 Austria-Hungariako desegitea. Tsarra eta errege-familia exekutatzen dituzte.

Jarduera iraultzailea

Jarraitua izan zen tsarren autokrazia azken aroan. 1887an talde populista bat Alexandro III.a hiltzen saiatu zen. Susmagarrietako bat exekutaturik hil zen Alexándr Uliánov izan zen. Bere anaia Vladimir Ilich zen, Lenin, 1917an boterea eskuratu zuen alderdi boltxebikearen burua.

 

Japoniako potentzia

Japonia txinatar-japoniar gerran ageri zen lehen aldiz potentzia militar gisa (1894-1895). Txinak, japoniarrak txarragoak zirela pentsatzen zuenak, bakea erregutu behar izan zuen. Hamar urte geroago, potentzia europar batek, Errusiak, irain berdina jasan zuen asiar erraldoi berriaren aurrean.