HISTORIA

Espainiako Errestaurazioa

I. Errepublikaren porrotak, Borboien dinastia historikoarengan haragituriko sistema monarkikoaren itzulera izan zuen ondorio bezala. Aro hura «Berrezarpen» izenaz ezaguna da, europar historiografiarentzat duen esanahitik ezberdina delarik, zeinentzat Napoleon Bonaparteren erorketaren ondorengo garaiari buruzkoa baita.

Eraldaketa sozialak

Industrialki eta ekonomikoki atzeratua egon arren, Espainia ez zen XIX. mendearen azken hamarraldietan mundu mailan gertatzen hasi ziren aldaketa sozialetik kanpo geratu.

Industri garapenaren prozesuak hurrengoa eragin zuen:

  • Sindikatuko eta langileen mugimenduen gorakada.
  • Burgesiaren (maila azpiratzailea) eta proletalgoaren (langileriaren osotasuna) arteko erlazio-forma berria.
  • Klase ertain berri baten agerpena, enpresa txikian eta funtzionaritzan oinarritzen zena.

Ikus puntu politikotik, demokrazia burgesa gobernuaren sistema bilakatzen da, eta kapitalismoa eredu ekonomiko garrantzitsuena. Mendearen azken urteetan, erregimen sozialistak ezartzeko proposamen serioak azaltzen hasten dira.

Borboien Berrezarpena eta 1876ko Konstituzioa

Errepublika erori zenetik erregeordea eta Alderdi Kontserbadorearen burua zen Antonio Canovas del Castillo, Alderdi Liberalaren burua zen Praxedes Mateo Sagastarekin akordio batera iritsi zen, 1876ko Konstituzioan adierazi zena:

  • Erregearen eta Gorteen artean banaturiko subiranotasuna. Erregeak bere atribuzioetako batzuk mantendu zituen, horien artean legeen gaineko beto-eskubidea eta ministroen izendatze eta kargugabetzea.
  • Oinarrizko eskubideen aintzatespena: bilera, elkarte, adierazpen, etab.

  • Estatuaren egitura bigambaraduna: Senatua eta Gorteak. Senatariak hiru motakoak ziren: bozkatze mugatuak hautaturikoak, erregeak izendatuak (biziartekoak), eta berezko eskubidezkoak (infanteak, nobleak, militar eta eliza-buruzagiak).

  • Estatu konfesional katolikoa, baina gurtza-askatasuna zuena.
  • Berrezarpenaren lehen erregea Alfontso XII.a izan zen, 1874tik 1885eraino errege izan zelarik.

    Sistema politikoa

    Aurreko garaietako ezegonkortasuna ekiditeko, kontserbadoreek eta liberalek boterean bi alderdien arteko txandaketa edo bakezko txandatzea segurtatuko zuen hautaketa-sistema ustel bat ezartzea akordatu zuten. Jardunbide hori, aldaketa batzuekin, ia 1931ean II. Errepublika iritsi arte mantendu zen. Txandakatze-sistema segurtatzeko era hurrengoa zen:

    • Sufragio erroldaria: bozkatzaileen errenta-mailan oinarriturikoa. Aberatsenek bakarrik bozka zezaketen. 1890etik aurrera gizonen sufragio unibertsala ezarri zen.
    • Lerrokatua: bi alderdi nagusiek lurralde bakoitzerako hautagaiak izendatzean zetzan.
    • Kazikismoa: «kazikeak» ziren nekazal guneetako benetako botereak (nobleak, militarrak, apaizgoa, lur-jabeak). Horiek ziren, izatez, lurralde bakoitzean beren interesak gehien mesedetuko zituen hautagaia izendatzeaz arduratzen zirenak.
    • Hauteskunde iruzurra: izen horrekin ezagutzen zen hauteskunde-akten faltsifikatzea eta baita hautestontzien apurtzea ere emaitza demokratikoak indargabetzeko. Iruzur mota hori arrunta zen nekazal guneetan.

    Maria Kristinaren erregeordetza

    1885ean Alfontso XII.a hil ondoren, Estatuaren erregeordetza Maria Kristina hildako erregearen emaztearen eskuetan geratu zen. Alfontso XII.a hil eta hilabete gutxitara, hilondoko bere semea jaio zen, Alfontso XIII.aren izenarekin 1902tik aurrera errege izango zena. Erregeordetzak iraun zuen garai luzean zehar, alderdien txandaketa-sistemak aldaketarik gabe jarraitu zuen.

    Hala ere, nazioak arazo larriak zituen:

    • Barnealdean, pobreziak eta garapen ekonomiko ezak gizarteko liskar-egoera bat eragin zuen.
    • Kanpoaldean, Espainia definitiboki hondoratu zen potentzia kolonial bezala, 1898an Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galdu ondoren. Marokon eta Ginean inperio afrikar bat mantentzearen saiakerak, herriaren barneko arazoak areagotu zituen bizitza- eta diru-xahutze bat suposatu zuen.

    Data garrantzitsuak

    • 1874 I. Errepublikaren hondoratzea. Errege-sistemarantz itzulera.
    • 1875 Hirugarren eta azken gerra karlista bukatzen da.
    • 1876 Konstituzio berria aldarrikatzen da.
    • 1878 Zanjoneko Hitzarmena: Kubari Puerto Ricoren antzeko estatus bat ematen zaio.
    • 1885 Alfontso XII.aren heriotza. Maria Kristinaren erregeordetza hasten da.
    • 1886 Alfontso XIII.a jaiotzen da.
    • 1898 Espainiako porrota Estatu Batuen kontra. Espainiak Kuba, Puerto Rico eta Filipinak galtzen ditu.
    • 1902 Alfontso XIII.aren adin-nagusitasuna. Erregeordetzaren amaiera.

    Kubako gerra

    Canovas del Castillo eta Praxedes Mateo Sagasta, buru kontserbadore eta liberalak hurrenez hurren.

    Alfontso XII.a.

    Independentistak laguntzeko eta Maine korazatuaren leherketa mendekatzeko aitzakiarekin, Estatu Batuek Kuba inbaditzen dute espainiar gudarosteak kanporatzeko. Hilabete ugaritako kanpaina baten ondoren, Madrilgo Gobernuak amore ematen du, garaileei Kuba eta Puerto Rico irlak emanez, halaber Filipinetako artxipelagoa eta ozeano Bareko hainbat irla. Porrot horrek, Espainia nazioarteko potentzia izatearen amaiera eta itsasoz bestaldeko azken lurraldeen galera suposatu zuen.

     

    Euskal nazionalismoaren sorrera



    1894. urtean Sabino Arana Goirik Eusko Alderdi Jeltzalea fundatu zuen. Alderdi horrek batez ere burges txikiak eta erdi-mailako klaseak erakarri zituen. Horren ondorioz, Euskadin ordu arte indarrik handiena izan zuten bi alderdi politikoak -karlistak eta tradizionalistak- gainbehera hasi ziren.