Gizarte berriak
- EXTRA: Munduan Zehar
Kapitalismoaren garapena
Mendebaldeko Europako garapen osoa Industria-Iraultzatik aurrera hasi zen, XVIII. mendean, eta goieneko unea hurrengo mendearen erdialdean lortu zen. XIX. mendean, Europako potentzia garrantzitsuenen inperioen hedapenak diru- eta lehengai-fluxuak erakarri zituen kolonietatik, industriaren hazkundea, eta merkataritzaren eta bankaren garapena bultzatuz.
Funtsean, ekonomia kapitalista hurrengo premisetan oinarritzen da:
- Inbertsiorako ondasunen erabilgarritasuna.
- Jabetza pribatua, produkzio-bitartekoena nahiz diruarena.
- Merkatu-askatasuna eta norberaren iniziatibarena.
Kapitalismoa laster inposatu zen sistema nagusi bezala Europa eta Amerikako lurralde gehienetan. Baina hasierako kapitalismoan nagusitu ziren desberdintasun sozial larriek teoria ekonomiko alternatiboak azaltzea eragin zuten -sozialismoa kasu-, aberastasunaren banaketa bultzatzeko pentsatuak.
«Masa-gizartea»
Milurtekotan zehar, erregeak, jeneralak eta pentsalariak historiaren protagonistak izan ziren. Frantziako Iraultzaren ondoren agertu ziren printzipio demokratikoek inspiratutako gizarte industrial berriak, bere bizitzen eta estatuen gobernuetan eduki berria eman zion biztanleriaren paperari.
«Masa» hitza gizarte baten langileen osotasunari aplikatzen zaio, eta hedaduraz, biztanleriaren osotasunari. Marxek eta Engelsek XIX. mendearen bigarren erdialdean bultzatu zituzten teoria sozialisten kutsua duen hitza izan arren, gaur egun edozein testuinguru politikotan erabiltzen da.
Garapen kapitalistaren lehen urteetan lantegietan umeen erabilera arrunta izan zen.
Masa-gizartearen oinarrizko ezaugarrien artean hauek nabarmendu daitezke:
- Herriaren parte-hartzea nazioa gobernatzeko orduan. Parte-hartze maila oso ezberdina izan daiteke estatu desberdinen artean.
- Sindikatuko eta langileria-mugimendua.
- Hobekuntza sozialak: biztanleriaren ongizatea da Estatuaren xede garrantzitsuena.
Demokrazien garapena
Napoleon osteko Berrezarpenaren eta Lehen Mundu Gerraren hasieraren arteko garaiak mendebaldeko munduko estatu nagusietan sistema demokratikoen garapen motel eta etengabekoa ezagutu zuen.
Lehen demokraziek partaidetza txikia izan zuten, sufragio mugatua (gizonek bakarrik bozkatzen zuten) edo zentsuratzaile (errenta irizpidetan oinarritutakoa) zutelarik, eta askotan hauteskundeek ez zuten garbi jokatzeko berme gehiegirik.
Pixkanaka demokrazia parlamentarioak partaidetza-maila handiagoak onartu zituen, protesta sozialen eta herriaren aldarrikapenen presioak bultzatuz.Oinarrizko eskubideak pixkanaka onartuz joan ziren eta klase-pribilegioak ezabatu ziren. Lan-baldintzak, gizarte-segurantza, osasuna, etab. ere hobetu ziren.
Erregimen demokratikoen ezarpena ezberdina izan zen. Lurralde batzuk baino ez zuten nolabaiteko fidagarritasunezko sistemak, esaterako Estatu Batuek, Frantziak edo Erresuma Batuak. Beste Europako estatuak, Espainiak barne, teorikoki partaidetza-sistemak zituzten; baina benetan, sakonki ustelak ziren gobernu-sistematan oinarritzen ziren.Prentsa
Bizitza publikoan herriaren partaidetzaren ondorioetako bat prentsaren garapena izan zen. Lehen momentutik hedabideak lehen mailako tresna politiko bilakatu ziren, iritzi publikoa sortu eta zuzentzeko ahalmen handia baitzuten.
Bere eragin handiaren ondorioz, kazetaritzari "laugarren boterea" deituz hasten da. Lehengo kazetaritza idatzizkoa zen, baina azaltzen ari ziren komunikabide berriak laster bereganatuz joan zen, irratia adibidez.

Data garrantzitsuak
- 1864 I. Internazionala. Marxisten eta anarkisten arteko liskarra.
- 1867 Kapitalaren lehen liburukia argitaratzen da.
- 1878 Berlineko Hitzarmena Balkanetako baketzerako.
- 1885 Berlingo Kongresua Kongori buruz. Afrikaren okupazioa hasten da eskala handian.
- 1886 Daimler-Benz markako lehen automobila.
- 1889 II. Internazionala, sozialista.
- 1894 Kapitalaren azken liburukia argitaratzen da.
Karl Marx
Karl Marx (1818-1883), Alemaniako filosofo, ekonomista eta pentsalaria. Bere izena duen teoriaren sortzailea (marxismo), Kapitala lan garrantzitsuenean azaldu zuena. Lan horretan sistema kapitalistaren eta bere arazoen deskripzio kritikoa egiten du, deskripzio horrek oinarri bezala erabili zuen sistema ekonomiko desberdin bat ezartzeko, Manifestu komunista lanean azaldutakoa, aberastasunaren banaketa berdinean oinarritzen zena. Ondorengo mugimendu komunista eta sozialista gehienak bere teorietan oinarritu ziren, nahiz eta jatorrizko marxismoaren hainbat kontzeptu zehaztuz.
Dreyfus kasua
Kazetaritzak gizarte demokratikoetan duen garrantziaren adibide on bat Dreyfus kasua da, Frantzian XIX. mendearen amaieran gertatu zena. Alfred Dreyfus jatorri judutarreko ofizial frantziarra, bidegabekeriaz espioitzaz akusatu zuten eta nabarmenki faltsuak ziren frogak erabiliz kondenatua izan zen. Dreyfusen kontrako nahiz aldeko kazetaritza-eztabaida, kazetaritzaren historiak inoiz ezagutu duen sutsuenetariko bat izan zen. Azkenik, militarraren errugabetzearekin eta askatasunarekin bukatu zen; hala ere, urte ugari kartzelan pasa zituen.
Adam Smith
Adam Smithek (1723-1790), Eskoziako ekonomistak, Nazioen aberastasuna bere lanean, ekimen pribatuan eta merkatu librean oinarritutako sistema ekonomiko baten defentsa sutsua egiten du. Horregatik liberalismo ekonomikoaren iradokitzaile nagusi eta ekonomian teoria kapitalistaren ordezkari bereizgarrienetako bat bezala hartzen da.
