HISTORIA

Bake armatua

XX. mendearen lehen hamarkadak frantziar eta ingeles inperioen goieneko unea ezagutu zuen Afrika, Asia eta Ozeanian. Koloniengatik egon zen lehiak ordura arte ezagutu ez zen gastu militarra eragin zuen, Lehen Mundu-Gerraren tragedian amaitu zena.

Aliantza anitzen sistema

1914-1918ko gatazka handiaren aurretiko mundua nazioen hiru talde handitan banatua zegoen:

  • Potentzia kolonialak: Erresuma Batua, Frantzia, Belgika, Holanda, Alemania, Italia, Portugal, Espainia, Estatu Batuak, Errusia, Danimarka, Turkia eta Japonia.
  • Kolonialak ez ziren eremu independenteak: Latinoamerika, Txina, ekialdeko Europa.
  • Koloniak: Afrika, Asiako hegoalde eta hego-mendebaldea, Ozeania, Kanada, Guyanak.

Kolonien banaketa ezberdinak (mundu azalaren %60 baino gehiago), batez ere, Erresuma Batua eta Frantzia lagundu zituenak, mundua bi bloketan polarizatzea ekarri zuen:

  • Aliantza Hirukoitza: Alemaniak, Austria-Hungariak eta Italiak osatutakoa, hau da, banaketa kolonialean gutxien mesedetutakoak. Otomandar Inperioa eta Bulgaria Aliantza Hirukoitzera atxiki ziren, Lehen Mundu-Gerra piztu zenean.
  • Entente Hirukoitza: Ingalaterrak, Frantziak eta Errusiak osatutakoa, hau da, inperio kolonial zabalenak zituzten Estatuek. Gerra Handian zehar Estatu Batuen, Portugalen, Belgikaren, Greziaren, Serbia eta Montenegro, Japonia eta Italiaren laguntza izan zuten. Azken honek Batasun Hirukoitza gerra hasi baino lehen utzi zuen.

Lehen Mundu-Gerra aurretiko gastu militarrak.

Tentsio-guneak: 1914ko gerraren arrazoiak

1914ko gatazkaren aurreko urteetan gerra prestatzen ari ziren tentsio gune batzuk zehazten joan ziren:

  • Lehengaien eta merkatuen behar orokorra industriarentzat, honek hedaketa inperialista bultzatu eta potentzien arteko topaketak eragin zituelarik.
  • Germaniar inperialismoa: Alemaniak lurralde zabalagoak eskatzen zituen Afrikan, artean Txina eta Amerika latinoan barneratzen saiatzen zelarik. Ingalaterrak eta Frantziak alemaniar nahiak oztopatzen saiatu ziren.
  • Anglo-alemaniar itsas lehia: Alemania eta Ingalaterra lehian zebiltzan itsasoaren gaineko nagusigoa lortzeko, nazioarteko merkataritzaren ibilbide garrantzitsuena zena.
  • Muga-liskarrak Alemania eta Frantziaren artean, batez ere Sarre-ko arro karboniferoan, nahitaezkoa industriarentzat.
  • Errusiaren barneratze kolonial baten saiakerak Balkanetan, turkiar eta austriar-hungariar interesekin topo egiten zutenak.
  • Otomandar Inperioa banatzeko egitasmoa Frantzia eta Ingalaterraren artean.
  • Nazionalismoen sumintzea, batez ere Frantzia, Alemania, Italia eta Serbian, errusiar Inperioko beste lurralde batzuetan (Polonia, Finlandia, Estonia, Letonia eta Lituania), eta austriar-hungariar Inperioan (Txekoslovakia, Hungaria, Errumania, Kroazia, etab.).

Flyer I., lehen hegazkina, gerra egiteko eran ere iraultza suposatuko zuen garraio bidearen aitzindaria. LIBURUTEGI NAZIONALA, MADRIL.

Armamentu-lasterketa

Arlo ekonomikoko etsaitasunak hurrengoan ere nabaritu ziren:

  • Europar potentzia handien berrarmatze orokorra eta igoera handia gastu militar europarrean: mende hasieratik 1914. urteraino hirukoiztera iritsi zen Alemanian.
  • Momentu hartaraino ezagutzen ez ziren gerra asmakizun berrien agerpena: metrailadoreak, arma automatikoak eta, batez ere, gurdi blindatuak, gas toxikoak eta hegazkintza.

Data garrantzitsuak

  • 1901 Kubaren independentzia, dena dela Estatu Batuek zainduriko lurralde bezala mantentzen dena.
  • 1903 Panama Kolonbiatik independizatzen da. Wright anaiek historiaren lehen hegazkina eraikitzen dute.
  • 1904 Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ententearen osaketa.
  • 1905 Errusiar-japoniar gerra amaitzen da Japoniaren garaipenarekin, bere inguruan garrantzizko potentzia bihurtzen delarik. Lehen saiakera iraultzailea Errusian. Potemkin korazatuko matxinada. Norvegiaren independentzia, ordura arte Suediaren eskutan zegoena.
  • 1907 Errusia Ententearekin batzen da.
  • 1908 "Gazte turkiarren" matxinada. Nazioa modernizatzearen lehen saiakerak. Bulgaria, Kreta eta Bosnia-Herzegovinaren galera.
  • 1912 Italiar-turkiar gerra bukatzen da. Italiak Dodecanesoko irla estrategikoen kontrola segurtatzen du, Egeo itsasoaren sarrera kontrolatzen dutenak.
  • 1913 Panamako ubidearen eraiketa bukatzen da, Estatu Batuen subiranotasunpean gelditzen dena.

Munduaren banaketa

Maparen gainean muga inperial berriak ezartzearen momentuan, Frantziak eta Ingalaterrak beraien indar kokapena erabili zuten, ahal izan zuten lurralde handienaren kontrola eskuratzeko. Gainbeheran zeuden potentziak Portugal edo Espainia bezala, eta zuela gutxi baturiko estatuak, Alemania eta Italia bezala, garrantzi gutxiko zatiak jaso zituzten banatzear zegoen pasteletik. Momentu historiko hartan, nazioek aireratze industriala hasi berria zuten eta kolonietatik zetozen lehengaiak behar zituzten. Honek, zeuden tentsioek leherketa armatu handi bat eragin zezaten saihestezina bilakatu zuen.