HISTORIA

Errusiako iraultza (II)

Gerra zibila

1917ko urriko gertaera iraultzaileen ondoren, erregimen boltxebikearen kontrakoak, errusiar zuriak, armatan altxatu ziren antzinako sistema politikoa berrezartzeko asmoarekin.

  • Gerraren lehen faseetan, jeneral tsaristek zuzendutako eta Europako potentzien laguntza zuen ejertzito zuriak, (Ingalaterra, Frantzia eta Alemania) garaipen militar batzuk lortu zituen eta boltxebike kontrolpean zegoen lurraldea, Errusia europarraren erdigunera murriztu zuen.
  • Gerraren egoera hilabete gutxitan aldatu zen Liev Trotskik ejertzito Gorria antolatu ondoren. 1920aren bukaeran, ejertzito zuriek, fronte guztietan garaituak eta kanpoko laguntzak galdu zituztelarik, errendizioa sinatu zuten. Gudaroste boltxebikeek zuten motibazio handiagoa eta zuriak eta beren aliatuen arteko koordinazio-falta izan ziren gerraren emaitza honen arrazoiak.

Gatazkaren ondorioz, Errusiak Finlandia, Baltikoko errepublikak, Polonia, Moldavia eta Karsen gaineko kontrola galdu zuen, baina independentzia mantendu zuen Estatu sozialista bezala. Bi urte geroago Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna sortuko zen.

Politika Ekonomiko Berria (PEB)

Bere existentziaren bi lehen urtetan boltxebikeen kudeaketa ekonomikoa hurrengoan oinarritu zen:

  • Jabetza pribatuaren ezabaketa.
  • Baliabideen, enpresen eta bankaren nazionalizazioa.
  • Estatuaren kontrola eta jarduera ekonomikoaren planifikazioa.

Gerra amaitzean, argi geratu zen ekonomia nazionala pizteko erreforma finantzario bat beharrezkoa zela. Honetarako, 1921ean Ekonomi Politika Berriaren egitaraua aurkeztu zen, printzipio sozialistei uko egin gabe. Egitarau hau hurrengo puntuetan oinarritzen zen:

  • Industria eta landaren arteko elkarlana.
  • Nekazal merkatuaren liberalizazio partziala.
  • Enpresa batzuen pribatizazio partziala.
  • Industri kooperatiben sorrera.

Stalin

Lenin 1924 hil zen ondoren, Errusiako Alderdi Komunistaren talde ezberdinak boterea lortzeko borroka latz batetan sartu ziren. Bi buruzagi boltxebike agertzen ziren Leninen alegiazko ondorengo bezala: Josep Stalin eta Liev Trotski..

Lenin bigarrenaren alde agertu zen. Stalinek ordea, bere boterea finkatzen jakin zuen azpijoko ugariz baliatuz. Horrela, 1925ean alderdiak Trotski bere kargu guztietatik kargugabetu zezan eta 1929an SESBetik erbesteratu zezaten lortu zuen. Urte berean Stalin nazioaren agintari gorena aukeratua izan zen.

Stalinen propaganda-kartela.

Stalinen gobernu diktatoriala bere heriotzaren urtera arte hedatuko zen, 1953an. Bere politika hurrengo puntuetan oinarritzen zen:

  • Errusiaren indartze militarra.
  • Bost urteko egitasmoak ekonomiaren kontrolarentzat.
  • Buruzagiaren izaerari gurtza.
  • Izu-erregimena, edozein barneko oposizio fisikoki ezabatzeko.

Purgak

Izua, jazarpen politiko, kartzelaratze, multzoen erbesteratze eta exekuzio sumarioen moduan islatua, Stalinen diktadura luzearen alderdi ilunena da. «Purgak», hau da, oposizioa ezabatzeko garbiketa operazioak, bereziki ugariak izan ziren Stalinen agintearen lehen urteetan eta Bigarren Mundu-Gerraren ondoren.

Data garrantzitsuak

  • 1918 Errusiako gerra zibilaren pizketa. Partehartze atzerritarra.
  • 1919 I. Internazionaleko komunistaren biltzarra.
  • 1920 Errusiar-poloniar gerra. Errusiar gerra zibila bukatzen da.
  • 1921 Politika Ekonomiko Berriaren ezarpena (PEB). Sobietar Batasunaren sorketa.
  • 1922 Stalin Errusiar Alderdi Komunistaren idazkari orokorra aukeratua izaten da.
  • 1924 Leninen heriotza.
  • 1925 Trotskiren kargugabetzea.
  • 1929 Trotskiren erbestea Sobietar Batasunetik kanpora. PEBaren aplikazioa amaitzen da eta kolektibizazioak hasten dira berriro.
  • 1936 Stalinen lehen purgak.
  • 1939 Bigarren Mundu-Gerra lehertzen da.
  • 1941 Alemaniak SESBn sartzen da.
  • 1945 Bigarren Mundu-Gerraren Amaiera.
  • 1953 Stalinen heriotza.

Alderdi Komunistaren X. Biltzarra

1921aren martxoan Errusiako Alderdi Komunistaren X. Biltzarra ospatu zen, non, urte bat geroago, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna sortzeko oinarriak ezarri ziren. Bere ondorio garrantzitsuenak, oposaketa politikoa ekiditen zuen alderdi bakar baten ezarketa, eta Alderdi Komunistaren eta Errusiaren arteko identifikazioa izan ziren.

 

Stalin eta Trotskiren arteko ezberdintasunak

Stalin eta Trotskiren arteko borroka, beste alderdi batzuetaz gain, politikari buruz zuten pentsamoldean oinarritzen zen: Trotski iraultza Europara esportatzearen aldekoa zen, gero mundu osoan zehar egiteko; Stalinek, ordea, antzinako errusiar inperiora mugatu nahi zuen. Azken tesi hau, alderdi boltxebikea osatzen zuen errusiar gehiengo baten berme nazionalista zuena, nagusitu zen azkenean.