Espainiako II. Errepublika
- EXTRA: Munduan Zehar
- BIDEOA: Pasionaria
Errepublika eta bere arazoak
1931ko apirilean II. Errepublikaren aldarrikapen baketsua, udal hauteskunde eztabaidagarri batzuen emaitza bezala (76. gaia ikusi), arazo ugariekin batera etorri zen, hauen artean hurrengoak direlarik aipagarri:
- Erregetzaren aldekoak ziren elementuen iraupena, karlismoaren azken hondarrak barne (erreketeak).
- Ezker eta eskuinaren estremismo politikoa. Falange Espainiarraren agerpena, orientazio faxista zuen alderdi bortitza.
- Pobrezia eta gizarte zein lan gatazkak.
- Erlijio eta militar kontserbadorismoa, ezkertiar alderdi errepublikarren politika progresista eta 1931ko Konstituzio berriaren kontra zegoena.
1931ko lehen gobernu errepublikarra. Eserita, Niceto Alcala-Zamora eta Manuel Azaña.
1931ko Konstituzioa
1931ko ekainean Errepublikaren Gorte Konstituziogileak aukeratzeko hauteskundeak ospatu ziren. Emaitza alderdi sozialista eta errepublikarrek osaturiko koalizioarentzat izugarrizko gehiengoa izan zen, hauek abenduan onartuko zen Konstituzio berri bat landu zutelarik.
Testu konstituzionalak hurrengo puntuak jasotzen zituen:
- Biztanleen askatasun eta eskubideen aldarrikapena.
- Ganbara bakarreko sistema (Diputatuen Kongresua).
- Berdintasunezko sufragio unibertsal, emakumeentzat bozka eskubidea duena.
- Lurraldeen autonomia eskubidearen eta kataluniar, euskaldun eta galego hizkuntzen koofizialtasunaren aintzatespena.
- Gurtza-askatasuna eta Estatuaren eta Elizaren arteko banaketa. Espainia nazio laiko bilakatzen zen.
- «Erabilera sozial» kontzeptuaren sorketa, latifundio handien desjabetzerako oinarri bezala.
Erreformak eta erresistentziak
Errepublikar ordenazio berriaren helburu nagusia Espainia nazio modernoago batean bilakatzea zen, industrializatua eta nazioarteko kontzertuan integraturikoa. Horretarako nazioaren bizitzaren alderdi guztietan erreforma orokorra beharrezkoa zen:
- Jarduera politikoaren demokratizazioa.
- Nekazal erreforma.
- Patronalaren eta langileen arteko bidezko erlazioan oinarrituriko industrializazioa.
- Arazo erregionalisten arazoaren konponketa, autonomiak emanez.
- Elizaren eraginaren ezabaketa.
- Ejertzitoaren berritzea.
Gobernu errepublikarraren politika erreformistak Espainiar Eskuin Autonomoen Konfederakuntzan (EEAK) biltzen zen eskuinaren aldetik eta ejertzitoaren alderdi kontserbadoreenak biltzen zituen Espainiar Batasun Militarraren aldetik (1933an sorturikoa) erresistentzia handia izan zuen.
Nahasketa eta liskarrak
Kutsu ezberdineko bi altxamenduk jaio berria zen Errepublikaren ahulketan lagundu zuten:
- Huts egin zuen Sanjurjo jeneralak gidaturiko 1932ko Estatu-kolpea, zeina erbestera kondenatua izan zen.
- 1934ko urriko Iraultza. Santanderrek eta Madrilek langileria-altxamendu garrantzitsuak bizi izan zituzten, artean Kataluniak kantoi independente aldarrikatzen zuen bere burua «federazio espainiar» baten barruan. Baina gertaera garrantzitsuenak Asturiasen izan ziren, non herri-altxamenduak asteak iraun zituen eta gogorki zapaldua izan zen ejertzitoaren eskutan.
Data garrantzitsuak
- 1931 II. Errepublikaren aldarrikapena apirilaren 14ean.
- 1932 Kataluniaren Estatutua onartzen da. Sanjurjo jeneralaren Estatu kolpe saiakerak porrot egiten du.
- 1933 Eskuindar garaipena hauteskunde orokorretan.
- 1934 Asturiaseko iraultza. Greba orokorra espainiar hiri ugaritan.
- 1936 Herri-frontearen garaipena hauteskunde orokorretan. Matxinada militarra Marokon, Kanariar Irlen eta Penintsularen zati batetan. Gerra Zibila hasten da.
- 1939 Porrot errepublikarra. Diktadura frankista hasten da.
Manuel Azaña (1880-1940)
Politikari eta idazle espainiarra. Errepublikar ekintzaile nabarmena, II. Errepublikaren lehen behin-behineko Gobernuari pasu eman zion 1930eko Biltzar Iraultzailearen partaide izan zen. Gerra ministro bezala ejertzitoaren erreforma zorrotza gauzatzen saiatu zen. Lehen ministro kargua ere izan zuen. 1936ko hauteskundeen ondoren, zeintzuetan erakunde aurrerakoien koalizioaren (Fronte popularra) barnean aurkeztu zen, Errepublikaren Burutza lortu zuen. Izaera zalantzatia mantendu zuen Gerra Zibilean zehar, eta hau amaitu zenean, Frantziara erbesteratu behar izan zuen bere burua, bertan hil zelarik.
Errepublikaren kontrako oposizioa
Eliza bere eragin garrantzitsua galtzearen beldur zen, batez ere hezkuntza sistemaren gaineko erreforma eta ezkontza zibila eta banatzearen ezarketaren ondoren. Lurjabeek ez zituzten lurralde handiak galdu nahi erabilera sozialaren deklarazioen ondorioz. Beste alde batetik, ejertzitoaren zati bat, erakunde armatuaren gaineko erreformen beldurrez (gehiegizko ofizialen kopuruaren murrizte zorrotza), errepublikaren kontrako konspirazio egoera jarrai batetan mantendu zen.
II. Espainiar Errepublikaren garai nagusiak
· 1931-1933:
Biurteko progresista:
Niceto Alcala-Zamoraren presidentetza.
· 1933-1936:
Biurteko eskuindarra:
Alejandro Lerrouxen presidentetza.
Herri-frontearen gobernua
Manuel Azañaren presidentetza. Gerra Zibila.
Euskadi II. Errepublikan
II. Errepublikan Euskal Herriko bizitza bi ardatz nagusiren inguruan antolatua zegoen: autonomia-estatutu bat erdiestea eta gizarte mailan gertatzen ari ziren erreforma eta eraldaketak.
Azkenik, 1936. urtean onetsi zen Autonomia Estatutua, gerraren erdi-erdian. Proiektu desberdin bat baino gehiago egoteak eragin zuen berandutza hori, eta halaber, proiektuaren barruan Nafarroa sartuko ote zen zalantzak, baina Nafarroako Aldundiak horren aurkako botoa eman zuen.
