Espainiako Gerra Zibila
- EXTRA: Munduan Zehar
Herri-Frontea eta konspirazioa
1936ko hauteskundeetan, Herri-Frontearen garaipenak Alfontso XIII.aren erorketaz geroztik prestatzen ari zen errepublikar sistemaren kontrako konspirazio hiri-militarraren prestakuntza bizkortu zuen. 1936ko uztailaren 18ko Estatu-kolpean estamentu ugarik parte hartu zuten:
- Ejertzitoaren alderdi kontserbadoreena, hasiera batean Sanjurjo jeneralak gidaturikoa.
- Eliza, zeinaren pribilejioak Konstituzio berriarekin desagertzen ziren.
- Patronala eta lurjabe handiak, beren posizio ekonomikoa mehatxupean ikusten zutenak.
- Eskuina, bai monarkikoa (Nafarroa eta Euskadiko karlistak barne) bai Espainiar Falangeko faxistak, Jose Antonio Primo de Riverak sorturiko erakundea.
Gerraren garapena
Melillan unitate militar ugariren matxinadak eman zion hasiera Gerra Zibilari uztailaren 17an. Hurrengo egunean matxinada Kanarietara, Balearretara, Andaluziako mendebaldera eta penintsularen ipar-ekialdeko zati handienera zabaldu zen, Kantauri Itsaso ertzaren salbuespenarekin.
Espainia gobernuaren aldeko edo errepublikazaleen, eta matxinatu edo nazionalen artean banandua gelditu zen. Gatazkaren garapenean hurrengo faseak nabarmendu daitezke:
- 1936: Hasierako operazioak: Afrikar tropek Gibraltarreko itsasartea zeharkatzen dute eta matxinatuek aurrera egiten dute Madrilerantz, baina hiriburua hartzearen saiakeran huts egiten dute. Baina beren Iparraldeko eta Hegoaldeko lurraldeak elkar lotzen dituzte. Herrialde guztietako boluntarioak Errepublika laguntzeko iristen dira; Hitlerrek eta Mussolinik tropak eta armak bidaltzen dituzte Franco laguntzeko.
- 1937: Iparraldeko Kanpaina: matxinatuek Asturias, Santander eta Euskadi hartzen dute; Gernikako bonbardaketa. Porrot egindako saiakera berriak Madrilgo frontean; Brunete, Jarama eta Guadalajarako batailak.
- 1938: Aragoi eta Kataluniako Kanpainiak: matxinatuak Mediterraneora iristen dira eta gune errepublikarra bitan zatitzen dute. Teruel eta Ebroko batailak.
- 1939: Errendizio errepublikanoa: Kataluniaren gaineko okupazioa eta Francoren erregimenaren nazioarteko berrestea. Errepublikar tropak apirilaren 1ean desmobilizatzen dituzte.
Garapen politikoa
Gerran zehar garapen politikoa oso desberdina izan zen alderdi bakoitzean:
- Gune errepublikanoa: kontzentrazio-gobernuen ezarketa, gudaroste eraginkor baten antolaketaz eta praktika iraultzaileek ekonomia desegin ez zezaten arduratzen ziren. Alderdi Komunistak irabazitako gailentasunak nazioarteko laguntza kendu zion Espainiari eta alderdi errepublikanoa bitan zatitu zuen.
- Gune nazionala: Francisco Franco jeneralaren agintepean, gizartearen eta ekonomiaren militarizazioa eta sistema diktatorial baten ezarpena. Kolpea bermatu zuten joera kontserbadoreak (Falange eta erreketeak) alderdi bakarrean batzea. Erlijioan (nazional-katolizismoa) eta "gorrien" kontrako gurutzadan oinarrituriko gerra-doktrina baten sorrera.
Data garrantzitsuak
- 1936-4 Herri-Frontearen hauteskunde-garaipena.
- 1936-7 Errepublikaren kontrako altxamendu militarra.
- 1936-8 Matxinatuak Gibraltarreko itsasartea igarotzen hasten dira.
- 1936-11 Nazioarteko lehen Brigadak iristen dira. Jaramako bataila.
- 1937-4 Gernikaren gaineko bonbardaketa. Matxinatuek Bilbo hartzen dute. Italiar porrota Guadalajaran.
- 1937-7 Errepublikar ofentsiba Bruneten.
- 1937-8 Errepublikar ofentsiba Beltchiten.
- 1937-12 Terueleko bataila.
- 1938-4 Francoren armadak Vinaroz hartzen du eta Mediterraneoraino iristen da.
- 1938-7 Errepublikar ofentsiba Ebron.
- 1938-11 Ebroko bataila amaitzen da errepublikarren atzera egitearekin.
- 1939-2 Kataluniaren errendizioa.
- 1939-3 Madrilen errendizioa. Errepublikar Gobernuaren kapitulazioa.
- 1939-4 Borroken gelditzea.
Gerraren biktimak
Idazle bakoitzak espainiar gatazka zibilaren ondorioei buruz datu desberdinak ematen dituen arren, zuzentzat hartzen den zifra 1936 eta 1939aren artean hildakoak miloi erdi izan zirela dioena da, gerra ekintzen eta nazio osotik zabaldu zen zapalketak eraginda. Honi, Espainia utzi zuten pertsona-kopuru handi bat gehitu beharko litzaioke, beste milioi erdi bat agian, zeintzuk Espainiatik joan ziren militar matxinatuen garaipenaren ondoren.
