«« Itzuli
Bigarren Mundu-gerra (II)
II. Mundu-gerrako data esanguratsuak
| 1940ko maiatzean Alemaniak Frantziaren ipar ekialdea okupatzen du. Herria bitan zatiturik geratzen da. Alde okupatuan Pétain-en gobernu kolaborazionista eratu zen. |
| 1940 eta 1941 bitartean Ingalaterrako bataila gertatu zen. Alemaniak hilabetetan zehar bonbardatu zituen ingelesak, baina Erresuma Batuak ez zuen amore eman. |
| 1940 amaieran, SESBk Alemaniarekin duen paktua berritzeari uko egiten dio, ez duelako Balkanetan duen influentzia galtzerik nahi. Alemaniak Errusia inbaditzea erabakitzen du. |
| 1941eko abenduan, AEBak gudan sartzen dira japoniarrek Pearl Harbour bonbardatu ondoren. Japonia gerran aritu da Txinaren aurka 1937 urtetik. 1940ko irailean Ardatzeko potentziekin aliatu zen eta neutraltasun-hitzarmen bat sinatu zuen Errusiarrekin. |
| 1943ko uztailean, Mussolini kartzelaratua da. Hitlerren tropak posizioak hartu dituzte Italian, eta bitartean amerikar soldaduak hegoaldetik sartzen dira Italiara. Urte bat geroago Erroma liberatu zen. |
| 1945 hasieran tropa aliatuak Alemanian sartzen dira. Apirilaren 30ean Berlin erortzen da eta Hitler-ek bere buruaz beste egiten du. Maiatzaren 7an Alemania errenditu egiten da. |
| 1945eko abuztuan Japoniak amore ematen du, Hiroshima eta Nagasakiko bonba atomikoen ostean. |
