Gerra hotza
- EXTRA: Munduan Zehar
Gerra hotzaren hastapenak
Gerra hotza mundu-gatazka amaitzearekin batera hasi zen, oraindik bake-hitzarmenak hizketa gai zirenean. Mundu-gerran garaile irtendako aliatuen arteko zatiketaren arrazoiak era askotakoak izan ziren:
- Ikuskera politiko ezberdinak: alde batetik, kapitalismo demokratikoa, Estatu Batuak buru zirela; bestetik, komunismoa Sobietar Batasunak gidatua eta laster munduko beste herrialde batzuetan gobernu modu gisa hartua, Txina barne.
- Eraginkortasun-eskualdeen banaketan desadostasuna potentzia garaileen artean, batez ere Balkanen inguruan eta Asiako Hegoaldean.
- Inperio britainiar eta frantsesen ahultzea: bi herrialdek aliantza bilatu zuten Estatu Batuekin, inbasio sobietar posible bati aurre egin ahal izateko. Bestalde, bai Sobietar Batasuna bai Estatu Batuak beren eraginkortasun-eremua hedatu nahian zebiltzan, Frantzia eta Erresuma Batuko antzinako kolonien gainean.
Bi blokek
1945etik aurrera, mundua izaera antagoniko eta bateraezineko bi aliantza edo "bloke" handitan banatua geratu zen eta honek bien arteko gerra oso baterako aukerak zabaltzen zituen:
- Bloke mendebaldarra: Estatu Batuek eta Europako mendebaldeko herrialdeek osatua. Gainera Latinoamerika, Australia, Zeelanda Berria eta, Afrika eta Asiako beste zenbait herrialderen laguntza zeukan. Bere sistema militarra NATOn oinarritzen zen (Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea, 1949an sortua).
- Bloke komunista: Sobietar Batasuna, Txina, Mongolia, Ekialdeko Europa eta, Afrika eta Asiako beste zenbait herrialdek osatua, Kubak ere bai iraultzaren ondoren. Hauen erakunde militarra Varsoviako Hitzarmena izango zen, 1955ean fundatua.
Txina komunista
Nazionalista eta komunista txinatarren arteko gerra zibila (1930ean hasi eta 1937 eta 1945 bitartean etena, Japoniaren aurkako gerraren garaian) 1949an amaitu zen, Mao Tse Tungek (Mao Zedong) zuzendutako komunista iraultzaileen garaipenarekin. Gobernu komunista Formosako irlan babestu zen (Taiwan).
Gobernu komunista berriak aldaketa politiko, ekonomiko eta sozial zorrotzak bultzatu zituen eta Sobietar Batasunarekin aliantza egin zuen; baina laster, sozialismoa ulertzeko bi pentsaera zirela eta, liskarrak izan zituzten.
1960ko hamarkadatik aurrera, Txinak bere politika inperialista gauzatuko zuen Ekialde Urrunean, eta aldi berean, mundu mendebaldarrarekin posizioak hurbiltzen ahaleginduko zen.Lehen liskarra: Korea
Bi herrialdetan, Iparraldea eta Hegoaldean, banatua geratu zen Koreako lurraldea bi blokeren arteko lehen gatazkaren eszenatoki bihurtu zen 1950ean. 1950ean Ipar Koreako tropek, Txinak eta Sobietar Batasunak lagunduta, Hegoaldea inbaditu zuten. Gertaera honek estatubatuarren eskuartze militar azkarra eragin zuen.
Bost milioi hildako utziko zituzten borroka gogorren ondoren, bi potentzia nagusi gerratik erretiratu ziren eta muga, berriro, hasieran zegoen bezala geratu zen.
Gatazkak, arma atomikoak erabiliko ote zituzten pentsatzen ere egon zirela, aurrekaria ezarri zuen gerra hotz guztirako: Ekialde-Mendebalde liskarra, tarteko gerren bidez, behin ere ez superpotentzien arteko erabateko gatazkaren bidez.
Data garrantzitsuak
- 1945 Bigarren Mundu-Gerra amaitzen da.
- 1947 Marshall Plana Europa berreraikitzeko.
- 1948 Berlingo krisia.
- 1949 NATOen fundazioa. Sobietar Batasunak bere lehen bonba atomikoa leherrarazten du.
- 1950-1953 Koreako gerra.
- 1955 Varsoviako Hitzarmenaren fundazioa.
- 1956 Armada sobietarrak Hungaria inbaditzen du.
- 1959 Iraultza kastristaren garaipena Kuban.
- 1960 Vietnamgo gerra lehertuko da. Esku-hartze estatubatuarra.
- 1961 Berlingo harresiaren eraiketa.
- 1962 Misil kubatarren krisia.
- 1968 Txekoslovakiako inbasio sobietarra.
- 1979 Afganistango inbasio sobietarra.
- 1991 Komunismoaren erorialdia Sobietar Batasunean eta Europako mendebaldean. Alemaniar batze-prozesua hasten da.
Altzairuzko hesia
"Altzairuzko hesia" esamoldeak, Winston Churchill politikari britainiarrak asmatua, era metaforikoan deskribatzen zuen Europako egoera berria gerra hotz garaian. Espioien sarrera eta disidenteen ihesa eragozteko, herrialde komunistek ezarritako mugen kontrol zorrotzak Europa bi erditan zatituta eduki zuen hesi zeharkaezin baten bidez.
Mao Tse Tung
Mao Tse Tung (1893-1976), politikari eta buruzagi iraultzaile txinatarra. Mugimendu komunista txinatarraren buru izan zen 1935ean, Txinako Errepublika Herritarreko lehendakari bilakatu zen 1949an. Txinak mundu-potentzia handi bihurtzea lortu bazuen ere, Maok gizarte totalitario moduko bat sortu zuen, giza eskubideentzat inolako begirunerik gabea. Haren pentsamenduak berak idatzitako Liburu gorrian bilduta aurkitzen dira.
Ez Alienatuen mugimendua
Honela deitu zitzaion bloke-politikako herrialde independenteen taldeari. Afrikako eta Asiako hegoaldeko herrialde gehienek osatzen zuten, baita Jugoslavia herrialde komunistak ere, nahiz eta 1960ko hamarkadan Sobietar Batasunaren eta Estatu Batuen politika inperialistari kontrajarritako hirugarren bloke honen bultzatzaile nagusi bihurtuko zen, India eta Egiptorekin batera.
