Palestinako gatazka
- EXTRA: Munduan Zehar
ONU eta agintaldiaren amaiera
Bigarren Mundu-gerra amaitzean, egoera jasanezina zen Palestinan, non terrorismoak astintzen zuen eta Europan hilketa nazietatik ihes egindako juduen itzulera masiboak egitura etnikoa aldatzen zuen.
Arrazoi honengatik, Nazio Batuek juduen arazoari irtenbidea emateko plan bat landu zuten 1947an, arabiarren lurralde-eskakizunak ahaztu gabe. Proiektuak ondoko puntu hauek hartzen zituen:
- Agintaldi britainiarraren amaiera Palestinaren gainean, Lehen Mundu-gerraren amaieran Inperio otomandarraren banaketaren ondoren hasitakoa.
- Palestina bi Estatu independentetan banatzea, bat judua eta bestea arabiarra. Estatu hauetako bakoitza lurraldea zatitu zeneko sei eskualdeetako hiruz osatuta egongo zen.
- Igarotze- eta komunikazio-askatasuna eskualde arabiar eta juduaren artean.
- Nazioarteko Gobernu baten ezarpena Jerusalemen.
Lurraldearen banaketa irregularrak eta bi komunitateen arteko jarrera kontrajarriek zaildu egin zuten plana praktikan jartzea eta indarkeria-ekintzak ugaldu zituen.
Israelen sorrera: lehen gerra arabiar-israeldarra
1948ko maiatzaren 14an Kontseilu Nazional Juduak Israelgo Estatuaren independentzia aldarrikatu zuen Nazio Batuek eman zioten eskualdean. Egun gutxi batzuk lehenago Erresuma Batuak uko egin zion formalki Palestinako lurraldearen gainean zuen aginteari.
Bat-batean, juduek zein arabiarrek ekintza armatuei ekin zieten zegozkien lurraldeetan bizi ziren beste erlijioko komunitateen kontra. Helburua zen erabateko garbitasun etnikoa lortzea Estatu berrietan.
Bi bandoek elkarrekin bakean bizitzeko zeukaten gaitasun ezak Liga Arabiarraren Israelen aurkako erasoari eman zion bide, baina honek aire-nagusitasunari esker, erasoari uko egitea lortu zuen eta beretzat hartu zituen Galilea, Zisjordaniaren zati bat, Jerusalem Mendebaldea, eta Palestinako hegoaldeko eskualdea (Gaza salbu).
Lehen gerra arabiar-israeldarraren emaitza Estatu hebraitarra sendotzea eta Estatu palestinarra desegitea izan zen; eta honek, lurralde ez okupatuak Egiptok (Gaza) eta Jordaniak (Zisjordania eta Jerusalem ekialdea) elkarren artean banatzea ekarri zuen.
Gatazka berriak: Sei Egunetako gerra
1956an, Israelek erabateko erasoa jo zuen Egiptoren aurka, egun gutxiren buruan Sinai penintsula osoa eta Suezeko kanalaren ekialdeko ertza hartuz. ONUko tropen eskuartzeak eman zion amaiera gatazkari eta hasierako mugak ezarri zituen.
Halere, herrialde arabiarrek Israelen aurka daukaten bistako etsaitasunak eta inbasioaren etengabeko mehatxuak, 1967ko ekainaren lehen egunetan Tel Aviveko agintariek beste erasoaldi bat jotzea arabiarren aurka ekarri zuen.
Hirugarren gerra arabiar-israeldarra edo Sei Egunetako gerra (ekainaren 5etik 10era) kanpaina azkar bat izan zen eta amaieran hebraitarrek konkistatuak zituzten Zisjordania osoa, Jerusalem Ekialdea, Gaza, Sinaiko penintsula eta Golango Gainak, Sirian.Yom Kippuraren gerra eta Camp Davideko akordioak
Israelek okupatutako lurraldeen askapenari dagokionez ONUren erabakiak betetzeko azalduko duen ukazio etengabeak, 1973ko urrian laugarren arabiar-israeldar gerra edo Yom Kippuren gerra piztea ekarriko zuen berekin. Koalizio arabiar batek israeldar lurraldea eraso zuen eta, lehen aldiz, hebraitarrek porrot militarrak jasan zituzten.
ONUren bitartekaritzak akabera eman zion gatazkari eta irtenbide bat bilatu zen negoziatutako bidetik jarraituz, Camp Davideko Akordioen bitartez. Egiptok Sinai berreskuratu zuen (1982an) Israel onartzearen truke. Palestinarrak, aldiz, akordiotik kanpo geratu ziren, eta Siriak uko egin zion Israel onartzeari, eta ondorioz, Golango Gainek okupatuak jarraitu zuten.
Data garrantzitsuak
- 1917 Balfour aldarrikapena.
- 1939 Bigarren Mundu-gerraren hasiera. Naziek juduak suntsituko dituzte.
- 1947 Palestinaren zatiketa-plana, Nazio Batuek babestua.
- 1948 Israelgo Estatuaren fundazioa. Lehen gerra arabiar-israeldarraren hasiera.
- 1949 Lehen gerra arabiar-israeldarraren amaiera.
- 1956 Bigarren gerra arabiar-israeldarra.
- 1967 Sei Egunetako gerra.
- 1973 Yom Kippurren gerra
- 1979 Egiptok Israelgo Estatua onartuko du.
- 1982 Israelek Sinai itzuliko dio Egiptori.
Palestinako zatiketa-planaren porrota
Nazio Batuek Palestinaren zatiketarako eta Estatu judu bat sortzeko proiektuak porrotera kondenatua ematen zuen hasiera-hasieratik. Alde batetik, intolerantziak, arabiarrenak zein hebraitarrenak, uko egin baitzioten Palestinako lurraldea partekatzeari. Bestetik, herrialdea loturarik gabeko sei eskualdetan irregularki zatitzeak sufrimenduen ugalketa erraztuko zuen, bi Estatuak amore emateko prest ez zeuden pasabideak erraztea eskatzen baitzuen.
Palestinako askapenerako erakundea (OLP)
Israel militarki menperatzeko zegoen ezintasunaren aurrean, palestinar populazio autoktonoak, neurri handi batean auzoko herrialdetako errefuxiatu eremuetan bizi zenak, Palestinako Askapenerako Erakundearen barruan biltzea erabaki zuen; honen helburua, borroka armatuaren bidez subiranotasun nazionala berreskuratzea zen. Yasir Arafat OLP erakundearen lider bilakatu zen eta zenbait hamarkadaz etengabeko borrokari eutsi zion, Gobernu juduak populazio arabiarraren gainean eragiten zuen zapalketa eta nagusitasunaren aurka.
