HISTORIA

Gatazka enkistatuen konponbiderantz

Elkarrizketan eta negoziazioan batik bat oinarritutako nazioarteko ordena berri baten planteamenduak, deskolonizaziotik (20. gaia ikusi) eta gerra hotzetik (20. gaia ikusi) oinordetzan hartutako hainbat gatazkaren konponbide serioa eskatzen du, hala nola, Hego Afrika, Korea, Palestina eta Ulsterrena.

Hegoafrika: apartheidaren amaiera

Errepublika Hegoafrikarrak 1994ra arte sistema arrazista batek gidaturiko munduko Estatu bakar bezala iraun zuen: apartheida. Gutxiengo zuriaren esku zegoen agintea eta aberastasuna; bitartean, gehiengo beltzak eta gainerako arrazek (indiarrek, mestizoek etab.) oinarrizko eskubiderik ez zeukaten.

1993an Frederik de Klerk presidentea akordio batera iritsi zen Nelson Mandelarekin, Afrikar Kongresu Nazionaleko (ANC) liderrarekin, arrazismo aurkako oposizioaren alderdi nagusiena zena. Honako puntu hauetan oinarritzen zen akordio hau:

  • Nazioaren demokratizazioa.
  • Arraza guztien eskubideen onarpena.
  • Lege-berdintasuna Errepublikako hiritar guztientzako.
  • Hauteskunde askeak eta arraza guztien artean.

Hegoafrikako normalizazio demokratikoaren prozesua, orduan, 1994ean hasi zen, hauteskunde orokorrak egin zirenean, CNA irabazle atera zelarik. Honela, Nelson Mandela Hegoafrikako lehenengo presidente beltza izan zen.

Israel: Ekialde Hurbileko bakerantz

Egungo gatazka luze eta gogorrenetariko bat Israelgo Estatu polemikoaren sorrerarekin agertzen da, 1948an (89. gaia ikusi). Baina, arabiar-israeldar gatazkak aldaketa nabarmen bat jasan zuen 1991. urteaz geroztik, Madrilgo Konferentzia ospatu ondoren, bertan zenbait puntu erabaki zirelarik:

  • Bake-tratatu bat sinatzea Israel eta Palestinako Askatasunerako Erakundearen (OLP) artean, 1993an burutu zena.
  • Zisjordaniako eta Gazako lurraldeei autonomia ematea. Hau 1994an gauzatu zen Gazan eta Jerikon Aginte Nazional Palestinarraren ezarpenarekin, etorkizunerako Estatu palestinar independente baten hastapen bilakatu zena.

Hala eta guztiz ere, hainbat zailtasunek bake-planaren ezarpena oztopatzen dute:

  • Talde bietako estremisten etengabeko ekintza terroristak.
  • 1993. urtean Intifada-ren (matxinadaren) berragerpena.
  • Isaac Rabin lehen ministro israeldarraren hilketa, 1995ean, judutar fanatiko baten aldetik.
  • Likuden (Israelgo alderdi kontserbadorea) hauteskunde-garaipenak, 2001. urtearen hasieran, Israel eta palestinarren arteko negoziazioen haustura eragin du eta israeldarren erantzun gogorra intifadaren aurka ere.

Hiritar palestinarren manifestazioa estatu independente baten alde Zisjordanian eta Gazan.

Bi Koreen arteko elkarrizketak

Koreako guda (84. gaia ikusi), gerra hotzaren lehenengo gatazka handia izan zen. Ia mende erdi bat geroago, eskualdeak bitan zatituta jarraitzen zuen (Ipar eta Hegoa), beren politika- eta ekonomia-sistema desberdinen ondorioz.

Halere, Ipar Korea arazo larriak jasaten ari zen eta egoera honek bertako agintariak Hego Koreako gobernuarekin negoziazioak hastera behartu zituen:

  • Gero eta ekonomi krisi handiagoa, militar gastuengatik.
  • Kanpoko laguntzaren galera, bloke sozialistaren gainbeheraren ondorioz.
  • Ipar Koreako errefuxiatu politikoen pilakako ihesa Hego Korearantz.

Halere, Estatu Batuetako administrazioak Ipar Korea "gaizkiaren ardatza" delakoan sartzeak diplomazia-lana geldiarazi zuen, bitartean Ipar Koreak Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Hitzarmena 2003an bertan behera utzi zuen.

Ulster eskualdeari buruzko akordioa

Ipar Irlandako (Ulster) katolikoen eta protestanteen arteko biolentzia barne-ordenaren arazo nagusienetako bat bilakatu zen mendebaldeko Europan.

1993tik aurrera, bi alderdien arteko eta gobernu britainiarraren eta irlandarraren arteko negoziazioek gatazkaren konponbide baketsua erraztu zuten. Bake-prozesua premisa hauetan oinarritu zen:

  • Ulsterren autodeterminazioaren onarpena Gobernu ingelesaren aldetik.
  • Su-etenaren aldarrikapena IRAren aldetik (Irlandar Armada Errepublikarra), 1994an eta 1997an.
  • Tony Blair lehen ministro britainiarraren eta Gerry Adams Sinn Feineko liderraren (irlandar alderdi katolikoa, Ulster Irlandari anexionatzearen aldekoa) arteko bake-elkarrizketen hasiera.

Azken ondorioa Stormonteko akordioa sinatzea izan zen, 1998ko apirilean, hilabete geroago erreferendumean baietsi zena. Akordioan honako puntuak agertzen ziren:

  • Biltzar Autonomo bat sortzea Ipar Irlandarako 1999an.
  • Angloirlandar elkarlanerako erakunde bat ezartzea.

Data garrantzitsuak

  • 1990 Nelson Mandelaren askapena.
  • 1993 Israel eta OLPren arteko bake-hitzarmena. Gobernu hegoafrikarraren eta ANCren arteko akordioa. Ipar Koreak Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Hitzarmena uzten du.
  • 1994 Palestinako Agintaritza Nazionalaren sorrera. Kim II.a Sung iparkorear lider komunista hiltzen da. Su-etenaren lehen iragarpena IRAren aldetik. Hauteskunde askeak Hegoafrikan. Nelson Mandela lehen ministro hautatzen dute.
  • 1995 Zisjordaniako Autonomia. Isaak Rabinen hilketa Israelen.
  • 1996 Kim Jong II.a estatuburu izendatzen dute Ipar Korean. Korea bien arteko gatazka areagotzen da.
  • 1997 Tony Blair lehen ministro britainiar hautatzen dute. Korea bien arteko elkarrizketen hasiera. IRAk behin betirako su-etena iragartzen du.
  • 1998 Ipar Irlandako indar politiko desberdinen arteko bake-akordioak Stormonten.
  • 2001 Ariel Sharon, Likudeko liderra, Israelgo lehen ministro hautatzen dute.
  • 2003 Ariel Sharon hautatzen dute berriro Israelen.
  • Nelson Mandela

    Nelson Mandela (1918), politikari hegoafrikarra, ANCko liderra. Bizitza osoa bere nazioko sistema arrazistaren kontra eman zuen eta horregatik bizitza osorako kartzela-zigorra ezarri zioten 1964an. Hogeita sei urte kartzelan egin ostean aske utzi zuten 1990ean, Hegoafrikan sistema demokratikoa ezartzeko negoziazioei hasiera emateko lehen urrats gisa. 1994ko hauteskundean garaipen nabarmena lortu zuen, Errepublikako lehendakari izatera eraman zuena. 1999an utzi zuen agintea.

     

    Lurralde okupatuak

    Arabiarren eta israeldarren arteko gatazken konponbidea ez dago palestinar herriari independentzia ematearen menpe soilik, baizik israeldar armadak okupatutako lurraldeak zenbait herri arabiarri itzultzearen menpe. Sinaiko penintsula, 1967an inbaditu zutena, Egiptori itzuli zitzaion 1982an. Baina Israelek okupaturik dauka "segurtasun-zerrenda" zabal bat Libanoko Hegoaldean, baita Golango goi-lautada ere, Sirian.

     

    Hego Korea: monarkia komunista

    Hego Koreako kasua bakarra da historian, aurreneko Estatu komunista baita non agintari gorenak dinastia bati hasiera eman eta bere semeak jarraitzen dion agintean. Kim II. Sungek, ia mende erdi batean esku gogorrez Ipar Korea gobernatu zuenak, 1994ean hil zen agintea bere seme Kim Jong II.aren eskuetan utziz, zeinek mantendu zuen diktadura-erregimena asiar nazioan.