Ormaiztegiko biaduktoa
Kokapena
- Lurraldea: Gipuzkoa
- Herria: Ormaiztegi
- Burdinbidea
Ormaiztegiko biaduktoaren eraikuntza Alexander Lavalley ingeniari frantsesak planteatu zuen. Metalezko egitura Batignollesko (Paris) Ernest Gouin et Cie. lantegietan eraiki zen. Zubiak 289 m ditu luze eta oinarri duen ibarra alderik alde zeharkatzen du. 1864ko abuztuaren 15ean zabaldu zen, eta Norteko Trenbidearen azpiegituretako bat zen. Gerra Zibilean egiturak kalte larriak jasan zituen, zutabeetako bi soplete bidez moztu baitzituzten, eta horren ondorioz, berritu zenean, karril zaharrez armatutako hormigoizko zutabeak tartekatu ziren jatorrizkoen artean. Behin-behineko konponketa horrekin zubia 1995eko uztailaren 1ean aldamenean eraikitako beste egitura batek ordezkatu zuen arte erabili zen.
Ormaiztegiko biaduktoaren ikuspegia. Iturria: Burdinbidearen Museoa, Azpeitia.
Ormaiztegiko biaduktoaren egungo ikuspegia. Iturria: Burdinbidearen Museoa, Azpeitia.
