La encartada txapel lantegia
Kokapena
- Lurraldea: Bizkaia
- Herria: Balmaseda
- Ehungintza
La Encartada irin-errota zahar bat zegoen lurretan eraiki zen, Kadagua ibaitik hurbil, eta horri esker energia hidraulikoa sortu ahal izan zen ur-jauzi baten bidez.
La Encartada lantegian ekoizpen-prozesu osoa egiten zen: artilea kardatzetik hasi eta txapelak eta oihalak egiterainokoa. Horregatik, lantegiaren instalazioetan oraindik ere ekoizpen-fase bakoitzean parte hartzen zuten makina guztiak ikus daitezke: koipeztagailua, irekigailua, hiru txarrantxa, 24 ardatzeko hiru selfaktina, ardatz bihurritzaileak, zurriagagailuak, trikotatzeko makina eta bi “Jacquard” ehungailu mantak eta bufandak egiteko. Makinak uraren indarrak eragiten zion turbina batek ibilarazten zituen, turbina dinamo bati konektatuta zegoen eta horrek sortzen zuen lantegiko makina guztiak lotzen zituen enbarratu eta uhal sistema osoa martxan jartzeko elektrizitate-indarra.
Iturria: La Encartada Museoa Fundazioa
Txapelak eta oihalen ekoizpen-prozesua honako hau izaten zen: artilea prestatu eta kardatu, haria egin, ehuna egin, josi, bolatu eta tindatu. Oinarrizko lehengaiak hasieran Salamancako eta gero Australiako artilea eta tindua izaten ziren.
La Encartada lantegiak 200 langile ere izan zituen bere garairik onenean, batez ere emakumeak, eta lanbidea belaunaldiz belaunaldi igortzen zen.
Iturria: La Encartada Museoa Fundazioa
