HISTORIA

Cemento Rezola

Kokapena

  • Lurraldea: Gipuzkoa
  • Herria: Donostia - San Sebastian
  • Herri lanak

Kareharri tuparritsuak (buztintsuak) kiskaliz material aglomeranteak intentsiboki lortzeko lehenengo saioak Frantzian eta Ingalaterran egin ziren XVIII. mendearen amaieran eta XIX. mendearen hasieran. Zementu hidraulikoa deitzen zen, eta horixe ustiatuko zuen Gipuzkoako Añorga Txiki sozietateak, Cementos Rezola lantegiaren aurrendaria izan zenak.

Harrobia. Cemento Rezola Museumeko Argazkitegia.

Añorga Txikik kalitate handiko kareharria erauzten zuen Arteagakobizkarra izeneko harrobi batetik; harri hidraulikoa animaliek tiratutako lantegiarena berarena zen trenbide baten bidez garraiatzen zen lantegiraino, 385 metroko distantzia eginez.

Lehenengo lantegi hark nahiko azpiegitura eta makinaria sinplea zuen (karobiak eta energia hidraulikoa makinaria ibilarazteko). Laster etorri ziren aldaketak, eta ekoizpen-sistema goitik behera aldatu zen: lurrunezko motorrak sartu ziren –energia etenik gabe hornituko zela bermatzen zutenak–, labe jarraituetan kiskaltzen zen materiala, eta altzairuzko bolez hornitutako metalezko errota-sistema berri baten bidez ehotzen zen. Horrez gainera, enbarratu, ardatz, polea eta uhaletan oinarritutako transmisio-sistema bat ezarri zen higadura transmititzeko eta makina guztiak martxan jartzeko.

Era berean, 1900. urtean zementu-mota berri bat ekoizten hasi ziren, Portland izenekoa, Añorga Aundiko beste lantegi batean, eta Añorga Txikirako zementu hidraulikoaren ekoizpena utzi zen. Aglomeratzaile berriaren alde onak kareharriari erantsitako osagaien hautaketa eta kontrola, eta gogortze-prozesu geldoagoa ziren; kiskali ondoren ateratzen zen materiala clinker izeneko zepa porotsuago bat zen. Azken produktua zementu sendoago eta gogorrago bat zen.

Harrobia. Cemento Rezola Museumeko Argazkitegia.

Ekoizpenean hobekuntzak eragin zituen beste aurrerapen tekniko bat 1932an ekarri zen Lepol labea izan zen. Labe horrek murriztu egin zituen kiskaltze-denbora eta eskulana, eta horrek kostuak merkeagotu zuen.

Zementuaren ekoizpen-prozesuak honako fase hauek jarraitzen ditu:

1- Kareharri-blokeak erauztea eta, ondoren, birrintzea, harriaren lodiera 50 milimetroraino behintzat murriztuz.

2- Gordina ehotzea kareharria, hondarrarekin eta axalarekin nahastuta, hauts bihurtzea da, honako proportzio honen arabera: % 20 tuparria, % 75 kareharria, % 4 hondarra eta %1 axala (burdinarena). Osagai horiek ehotzeko metalezko zilindro batzuk erabiltzen dira, abiadura handian jira egiten dute eta barruan dituzten altzairuzko bola batzuek harriak hauts bihurtzen dituzte jotzerakoan. Prozesu honen emaitza irin gordin bat da, homogeneizatzeko siloetan sartzen dena, ondoren, beste silo batean biltegiratzen dena.

3- Gordina egostea. Egosi aurretik, irina berotu egiten da 800º-ra iritsi arte. Prozesu hori dorre trukatzailean gauzatzen da, eta dorre horretatik materiala batetik bestera erortzen da, labetik igotzen den gas beroari esker pixkanaka berotuz. Hortxe hasten dira prozesu kimikoak, eta garrantzitsuena deskarbonatazioa da (CO2 jaulkitzea eta karea askatzea).

Labean bi erreakzio-gune daude: lehenengoa aurrekiskaltzekoa, eta hemen materiala 900º-ra arte berotzen da; bigarrena klinkerizazioa da, eta hemen gehienez ere 1.450º arte berotzen da. Berotu ondoren hoztu egiten da haizagailuek eragindako haize hotza ufatuz, eta prozesu horren emaitza Clinkerra da, zementuaren oinarrizko osagaia, alegia.

4- Zementua ehotzea. Sortutako Clinkerrari igeltsua –ezinbestekoa dena fraguatua erregulatzeko–, errauts hegalariak, labe garaiaren zepak eta kareharria eransten zaizkio.Guztiak labe horizontaletan eho ondoren zementua lortzen da, kanpora ateratzeko prest dagoena.

Telefonoa

943.364.192

Webgunea

http://www.museumcemento.rezola.net/

E-posta

museumcemento@terra.es

Zerbitzuak

Uztaila-Abuztua: Astelehenetik ostiralera: 10:00-14:00/16:30-19:30. Larunbata: 10:00-14:00
Iraila-ekaina: Asteartetik igandera: 10:00-14:00. Larunbata: 10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Bisita gidatuak talde guztientzat.