Trianoko mendiak
Kokapena
- Lurraldea: Bizkaia
- Herria: Zona Minera
- Meatzaritza
Trianoko mendiak goitik behera eraldatu ziren meatzeak ustiatu ziren garaian; gaur egun historiaren arrastoak gordetzen dituen paisaia maitagarria da. Hainbat lekuko gordetzen dituzte mendi hauek: kiskaltzeko labeak, trenbideak, minerala garraiatzeko aireko tranbiak, plano inklinatuak eta zamalekuak; badira meatzarien etxebizitzak eta ospitaleak eta, hantxe dira, jakina, meatzeak berak ere. Paisaia berezi horrek Leongo "Las Médulas" parajea ekartzen du gogora, eta berezitasun hori babestu eta zaintzeko asmoz, Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak, Sestaoko Natur Zientzien Elkartearekin batera, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Galdamesko meatzaldeak babesteko “Trianoko Meatze Mendietako Biotopo Babestua“ izendatuz.
Meatzeko sarrera. Trianoko Mendiak. Iturria: Jose Antonio Quintana
Gallarta auzoa, Dolores Ibarruri "la Pasionaria" jaio zen auzoa da, eta oinarrian zituen haitzak zulatzen hasi ziren egunean desagertu zen. Bere lekuan gaur egun zulo ikaragarri bat dago, La Corte izenekoa, lur azpian 50 kilometro meazulo eta ganbera dituen meatzea. Beste muturrean, Barga auzoko ilargi-itxurako paisaia aparta ikusten da, Cristina meatzeko kare-orratz eta guzti. Mendi hauetako meatzaritzaren historiaren berri emateko Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa dago, La Corta meatzetik metro gutxi batzuetara.
Zugaiztieta garai bateko meatze-herriaren lekukorik zintzoena da. Bertako kale estu eta paraleloek La Magdalena elizara eramaten gaituzte eta gaur egun oraindik ere meatzarien etxeak ikus daitezke. Ingurua ere xarmangarria da, garai bateko meatzeak urez bete zirenean sortutako laku artifizialez josita baitago. Trapagan Larrainetako funikularra har daiteke Zugaiztietatik hurbil dagoen Larraineta auzora joateko.
Muskizen bidegorria har daiteke, Itsaslur Bidexka ere deitzen dena. Kobarongo kiskaltze-labeak Punta del Castilloko zamalekuarekin lotzen zituen bidea da. Inguru horretan meatzeen hondar ugari daude, eta interpretazio-panelen bidez azalpenak eskaintzen dira.
Itsaslur ibilbidea. Muskiz.
Galdamesko Bide Berdeak The Bilbao River and Cantabrian Railway Company Ltd. sozietate ingelesak eraikitako Galdamesko garai bateko trenbidearen trazatua jarraitzen du. Bideak hainbat baso zeharkatzen ditu, eta oinez eta bizikletaz egin daiteke. Aisiarako eskaintza egokia da era guztietako jendearentzat.
Galdamesko Ibilbide Berdea. Iturria: Jose Antonio Quintana.
Ortuella meatze-sozietate nagusien tren-geltokiek bat egiten zuten meatzaldeko puntu neuralgikoa izan zen. Horrez gainera, kiskaltze-labeak eta meatzarien hainbat etxe ere bazeuden bertan.
Hirigunetik apur bat aldenduta, eta Zugaiztietatik hurbil, Peñas Negras Ingurumena Interpretatzeko Zentroa dago, eta bertan gizakiak paisaia nola eraldatu zuen azaltzen da. Puntu horretatik hainbat bide-zidor ateratzen dira, guztiak ongi adierazita daude eta zailtasun-maila desberdina dute.
Sopuertako meatzaritza-jarduerak nabarmen aldatu zituen bertako bizitza tradizionala eta geografia, besteak beste auzo berriak sortu zirelako, Galizia eta el Alisal auzoak, esate baterako. Margarita meatzean bi kiskaltze-labe daude eta mineralaren garbitegi bat, eta Maria meatzeko tobera Alen mendian.
Telefonoa
94-6363682
Webgunea
E-posta
informacion@museominero.net
Zerbitzuak
Astelehena: 9:00-14:00
Astelehenatik ostiralera: 9:00-14:00 eta 16:00-19:00
Larunbatak eta jaiegunak: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00
Igandea: 11:00-14:30
Udan:
Astelehena: 9:00-14:00
Astelehenatik ostiralera: 9:00-14:00 eta 16:00-20:00
Larunbatak eta jaiegunak: 11:00-14:00 eta 16:00-20:00
Igandea: 11:00-14:30
Bisita gidatuak (taldeak, 12 pertsona gutxienez): 3 €. Astelehenatik iganderaino eta jaiegunetan, bisita gidatuen aurrehartzeak aste bat lehenago egin behar dira.
Bisita gidatuak (norbanakoak): 3 €. Asteburu guztietan (aldez aurreko aurrehartzea). Iraupena: 1 h. Larunbatak ( Erdaraz 11:30-etan eta 17:30-etan eta euskeraz 12:30-etan eta 16:30-etan), Igandeak ( Euskeraz 11:30-etan eta erdaraz 12:30-etan )
Zentro honen helburua Euskal Herriko meatzaritzaren kultura eta historia ikertzea eta hedatzea da, bereziki Bizkaiko Meatzaldeari dagokionez. Gallartako herrian kokatuta dago, Bizkaiko Enkarterrietan, aire zabaleko burdina-ustiapen handiaren ondoan.
