IKASGIDA

«« Itzuli

ikasGIDA: Ikaskuntza-jardueren gida

IkasGIDA

Euskal Autonomia Erkidegoan eskaintzen diren ikaskuntza-jardueren katalogoa

Bizitza osoan zehar egiten den ikaskuntzaren liburu zuriak etengabeko ikaskuntzak hiritarren bizi-baldintzak eta ekonomiaren lehiakortasuna hobetzen laguntzeko daukan garrantzi estrategikoa nabarmentzen du.

Etengabeko ikaskuntza sustatzeko giltzarrietako bat ikaskuntza hiritarrengana hurbiltzean datza, eta horretarako hiritarren interesetara nahiz haien gizarte- eta familia-bizitzara egokitzen den ikaskuntza-jardueren eskaintza malgua egin behar da.

IkasGIDAren helburua EAEn eskaintzen den prestakuntza guztia hiritarrengana hurbilduko duen tresna izatea da.

Web-aplikazio honek ondoren laburbiltzen diren funtzioak eskaintzen ditu:

  • Ikaskuntzako bitartekotzari buruzko informazio orokorra, jarduerak etab.
  • Bitartekoen eta hiritarren arteko informazio-trukaketa eta elkarreragingarritasuna erraztea.
  • Ikaskuntza-jardueren eskaintza jasoko duen katalogoa, ikaskuntza-bitartekoen lagungarri moduan eta erabiltzaileentzako informazio orokor gisa.
  • Bitartekoek bitartekotza-lanetan jarduteko protokoloak.
  • Erabiltzaileen proposamenak jasotzea: prestakuntza-beharrak antzematea, argibideak ematea eta abar.