«« Itzuli
ikasGIDA: Ikaskuntza-jardueren gida
FAQ: ohiko galderak
- Zer da ikasGIDA?
- Zein da ikasGIDAren helburua?
- Norentzat da ikasGIDA?
- Zein ikaskuntza-jarduera aurki dezakezu ikasGIDAn?
- Zer egin behar dut ikaskuntza-jardueraren bat egin ahal izateko?
- Zer gehiago eskaintzen du ikasGIDAk?
Zer da ikasGIDA?
Ikaskuntzako bitartekaritza-zerbitzuek osatzen duten sarearen doako tresna da, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak sortutakoa.
Zein da ikasGIDAren helburua?
EAEn egin daitezkeen ikaskuntza-jardueren berri ematea da.
Norentzat da ikasGIDA?
Bizitzan zehar ikasten jarraitu nahi duen EAEko edozein hiritarrentzat.
Zein ikaskuntza-jarduera aurki dezakezu ikasGIDAn?
Edozein motatako ikaskuntza-jarduera, titulu akademikoak lortzera daramatzaten irakaskuntza ofizialetako ikastaroak nahiz ikaskuntza ez formalaren esparruko jarduerak.
Zer egin behar dut ikaskuntza-jardueraren bat egin ahal izateko?
Jarduera irakasten duen zentroarekin harremanetan jarri.
Zer gehiago eskaintzen du ikasGIDAk?
Tresna honek EAEko ikaskuntzako bitartekoekin harremanetan jartzeko aukera ematen die hiritarrei eta bitarteko horiek komeni zaizkien ikaskuntza-ibilbideak aurkitzen lagunduko diete.
