Osasun Dokumentazioa (LH Zikloa)
Zentroa
Inmakulada Ikastetxea. TolosaInformazio gehiago
Noiz
Hasiera: 2008/09/08Amaiera: 2010/01/29
Deskribapena
Gaitasun orokorrak: Teknikari honentzat produkzio sistemak eskatzen duen lanbide prestakuntza orokorra honako hau da: informazioa eta dokumentazio klinikoa tratatzeko prozesuak zehaztu eta antolatzea, haiek kodifikatuz eta Osasun Administrazioaren arauak eta sailkapen eta kodifikazio nazioarteko arauak betetzen direla bermatuz, kasuan kasuko gainbegiraketaren menpe.
Irteerak: maisutza, erizaintzan, fisioterapian, logopedian... diplomatura.
Goi-mailako ziklo honetan honako lanbide-moduluak garatuko dira:
- Artxibo klinikoen antolamendua.
- Dokumentazio klinikoaren definizioa eta trataera.
- Datu klinikoen eta ez-klinikoen kodifikazioa.
- Osasungintzako datu-baseen baliozkotzea eta erabilera.
- Informatika-aplikazio orokorrak.
- Lan-prestakuntza eta orientazioa.
- Lan inguruneko harremanak.
- Kalitate eta etengabeko hobekuntza.
- Lantokiko prestakuntza.
