Farmaziako teknikaria (LH Zikloa)
Zentroa
Inmakulada Ikastetxea. TolosaInformazio gehiago
Noiz
Hasiera: 2008/09/10Amaiera: 2009/12/31
Deskribapena
Gaitasun orokorrak: Farmazi eta parafarmazi produktuez hornitzeko eta berauek banatu nahiz saltzeko eragiketak egitea, kobrantzak eginez, kutxa kontrolatuz eta likidazio atzeratuen administrazio-izapideak eginez. Horretarako, farmazi eta parafarmazi establezimenduetan igorritako produktu eta materialak erosi, jaso, bildu, txukun antolatu eta berriak hartu beharko dira eta oinarrizko eragiketa fisiko-kimikoak egin beharko dira, dagokionaren ikuskepenarekin.
Irteerak: Batxilergoa.
Erdi-mailako ziklo honetan honako lanbide-moduluak garatuko dira:
- Farmazietako administrazio-prozedurak eta izakinen kontrola.
- Farmazi eta parafarmazi produktuen banaketa eta salmenta.
- Farmazi eta parafarmazi prestakinak egitea.
- Oinarrizko analisi klinikoak egitea, sendagilearen ikuskapenarekin.
- Osasunaren sustapena eta pertsonentzako leguntza psikologikoa.
- Lan-prestakuntza eta orientabidea.
- Kalitatea eta etengabeko hobekuntza.
- Lantokiko prestakuntza.
