IKASGIDA

Asialdi begirale ikastaroa antolatu du Udal Elkarteak

Zentroa

Urola Kosta Udal Elkartea. Zarautz
Informazio gehiago

Noiz

Hasiera: 2008/10/03
Amaiera: 2009/06/20

Deskribapena

Urola Kostako Udal Elkarteko Euskara Zerbitzuak Aisialdiko Begirale Ikastaroa antolatu du.

Ikastaroa urrian hasi eta 2009ko maiatzean amaituko da. Guztira, 200 ordu teoriko eta 120 ordu praktiko izango ditu, eta ikastaroa amaitutakoan parte-hartzaileek Eusko Jaurlaritzak homologa- tutako Begirale Titulua eskuratuko dute.
Aisialdiko Begirale Ikastaroa Urtxintxa Eskolak emango du. Ikastaroaren helburuak hiru dira: aisialdiko begirale izateko trebetasunak eta ezagupenak lantzea eta lortzea; eskualdeko aisialdiaren errealitatea ezagutzea eta lantzea eta aisialdiko ekimenetan euskara eta euskal kultura uztartzeko bideak jorratzea.
Ikastaroa urriaren 3an hasi eta 2009ko maiatzaren 23an bukatuko da. Guztira, 200 ordu teoriko izango ditu. Eskola teorikoak ostiraletan (16:00etatik 20:00etara) eta larunbatetan (10:00etatik 14:0etara) izango dira eta lau asteburu osoko egonaldiak egingo dituzte aterpe batean. Ikastaroa osatzeko, parte-hartzaile guztiek 120 orduko praktika lana egin beharko dute, eta amaitzean, memoria entregatu eta aurkezpena egin.

>

Informazio gehiago

http://www.boziurolakosta.com/eu/ikastaro_fitxa.php?id=687