Historiaren feminismoak han eta hemen
Zentroa
Emakumeentzako Jabetze Eskola- Escuela de Empoderamiento de la M. HernaniInformazio gehiago
Noiz
Hasiera: 2008/10/07Amaiera: 2008/12/03
Deskribapena
Irakaslea: maider Zilbeti Perez, Edurne Epelde pagola, Miren aranguren etxarte.
Inork gutxik jarriko luke zalantzan emakumeen eskaerek eta aurrerapausuek ekarri dutela azken hamarkadetako aldaketa sozial garrantzitsuenetako bat. Hala ere, ezer gutxi irakatsi digute eskoletan, hainbeste zor diegun emakume feminista haiei buruz, ez ditugu haien izenak ezagutzen, ezta haien borrokak eta aldarrikapenak ere. Ahaztu egiten dugu, gaur kasik berezkotzat ditugun eskubide eta eremuak zein berriki lortu ditugun eta borroka zail baten ondorio izan direla. eskola honetanhutsune hori bete nahi dugu eta historian izan diren mugimendu feministen berri izan, haien protagonista eta aldarrikapenak ezagutu. Horretarako, han eta hemen ibiliko gara, irakurriz, hitz eginez, entzunez eta ikusiz. Gure inguruan emakumeen mugimendu hau nola eta zein aldarrikapenen inguruan antolatu den ezagutzeko aukera ere izango dugu.
