IKASGIDA

Mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten senideentzako prestakuntza ikastaroak

Zentroa

Elgoibarko Udala - Gizarte Zerbitzuak. Elgoibar
Informazio gehiago

Noiz

Hasiera: 2008/10/01
Amaiera: 2020/12/31

Deskribapena

Elgoibarko Kultur Etxean, datorren urriaren 13tik aurrera, hainbat prestakuntza ikastaro eskainiko ditu Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak, Sendian programaren barne, mendekotasuna duten adineko pertsonak zaintzen dituzten familiakoei zuzenduta. Ikastaro horien helburua da adineko mendeko pertsonak zaintzen dituztenei laguntza eta prestakuntza eskaintzea, egiten duten lan hori modu egokian egin dezaten.

"Zure nagusiak maite dituzunez hobeto zaintzen ikasi” lelopean, urriaren 13, 14, 15, 16 eta 17an emango dira ikastaroak, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara. Programa horretan parte hartu nahi dutenek informazio gehiago jaso eta eskaera orria bete dezakete udaleko gizarte zerbitzuetan.

Prestakuntza horretan medikuntza, psikologia, lege eta gizarte arloetako gaiak eta laguntza teknikoei buruzkoak landuko dira. Gai horietan adituak direnek emango dituzte hitzaldiak. Ikastaroak Gizarte Politikako Departamentuak antolatu ditu, udaletako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen lankidetzarekin  eta baita Matia Fundazioko Instituto Gerontologikoa, Ingemaren lankidetzarekin ere.

Sendian programa abian jarri zen orain dela 11 urte eta gaur egun ia Gipuzkoako herri guztietara zabaldu da. 83 udalerri dira Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetza hitzarmen bat sinatuta dutenek, eta programa horren bidez  informazioa eskaintzen zaie adineko mendeko pertsonak zaintzen dituztenei, beren burua behar bezala zaintzeko eskura dituzten baliabideen berri izateko.

Horrela, adibidez, familientzako prestakuntza ikastaroak eskaintzen dira eta horien bitartez adineko pertsonak zaintzeko beharrezkoak diren hainbat ezagupen jakinarazten zaie.

Eskaintzen den beste jarduera bat laguntzarako taldeak dira, adineko mendeko pertsonak zaintzen dituzten familien artean komunikazioa eta harremana lantzeko sortutakoak, beren egoera berdinean dauden beste pertsona batzuek entzun eta laguntzen dietela senti dezaten.

Programak laguntza psikologikoa eskaintzea ere jasotzen du. Modu horretan tratamendu psikologikoko banakako saioak eskaintzen dira, egoera berri eta aldakor bati aurre egiten laguntzen dutenak, familia zaintzaileetan   sor daitekeen estres eta estutasun egoera kontuan hartuta.

Azkenik, Sendian programak  asteburuetako atseden programei buruzko beste baliabide batzuk ere jasotzen ditu (egoitzak eta eguneko zentroak) eta, halaber, diru laguntzak jasotzeko aukera.

Baliabide horiek udaleko oinarrizko gizarte zerbitzuen bidez urte osoan eskatu daitezke eta eskuratu ahal izateko baldintza hau bete behar da: programa honen barne dauden udalerrietako batean eta adineko mendeko pertsona batekin bizitzea.

Informazio gehiago

http://www.zerikasi.com/fitxa_ikastaroa.php?id=509