e-lea: hizkuntza ikastaroak on-line
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate, eta Ikerketa sailaren ekimena da, herritar guztiek izan dezaten hizkuntzak ikasteko aukera.
- Hizkuntzak: Ingelesa, Alemaniera, Frantsesa eta Italiera.
- Baldintzak: 23 urte baino gehiago izatea eta EAEn erroldatuta egotea.
- Ikasketa-moduak: Online edo CD.
- Prezioa: Hizkuntza guztiak ikasteko lizentziaren prezioa **45 euro**. CD bidez ikasi nahiez gero, hizkuntza bakoitzeko beste 29 euro ordaindu beharko dira (25 euro + %16 BEZ).
Informazio gehiago
|
Zure aukerakBegin the courseInsert your e-mail: |
Ba al dago euskara-ikastarorik?
Euskararen garapena lehentasuna da Eusko Jaurlaritzarentzat, eta horregatik, euskara garatzeko bideak bultzatu dira dagoeneko, horien eraginkortasunerako diru-iturriak ipiniz.
Ikasten.net Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren ekimena da, helduak euskalduntzeko esparruaren osagarri izan nahi duena, eta zuzenean Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren mendekoa da. Ikaskuntza-metodoa erabat online da, euskara ikasteko interesa duten pertsona helduei zuzendua. Horretaz gain euskara ikasteko beste ikastaro batzuk HABEren webgunean topa ditzake.
Ikasten.net-en inguruan, prestakuntza-programaren baliabide osagarri batzuk aurkitu ahal izango ditu interesa duen edonork.
Orain abian jartzekoa den ekimen hau garatuz joango da, 2009ko urtarriletik aurrera tutoretza-sistema bat eskaintzeko xedearekin, eta ahozko zein idatzizko adierazpen- eta ulermen-konpetentzietan sakontzeko aukera izateko.
