Zer da e-lea programa?
HIZKUNTZA IKASTAROAK
Ikasteko baliabide hau Euskal Autonomia Erkidegoko herritar guztien eskueran dago, eta e-LEA programaren osagai bat da. Ikasketa zure eguneroko bizitzari egokitzeko modua ematen duen metodologia baten bitartez, **ingelesa, frantsesa, alemaniera eta italiera** ikasi eta Hizkuntza Eskolako oinarrizko mailara apurka-apurka iristeko modua izan dezazun dago taxututa. Ikasketa hiru.com Etengabeko Ikaskuntza atariaren bitartez egin daiteke, eta Lanbide Heziketako Zentruek ere laguntza eskaintzen dute prozesu guztian.
Programa honetan parte hartzeko, 23 urte behar dituzu, eta Euskal Autonomia Erkidegoko biztanlea izan behar duzu.
Lizentziarekin batera, hizkuntzak ikasteko baliabide guztiak jasotzeaz gain, ikasleak beste zerbitzu batzuk ere jasoko ditu, hala nola, informazio teknikoa emango dion doako telefono zenbaki bat, eta tutoretza jasotzeko aukera (Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena duten zentru homologotuetan).
Programa honen helbudua da, informazio teknologia berrienak erabiliz, eta ordenagailuaren bitartez, edozein euskal herritarrek, edonondik eta edozein unetan, hizkuntzak ikasteko aukera izatea, ikasketa hori bere astiaren eta gogoaren arabera antolatuz.
