IKASTAROAK

Zeintzuk dira nire eskubideak eta betebeharrak?

Hizkuntza ikastaroen lizentziak betebehar eta eskubide batzuk ditu:
  • Hizkuntza-programak erabiltzeko baimenak ez du denbora-mugarik.
  • Baimena norberarentzat da, eta ezin zaio beste inori utzi.
Baimenak eskubidea ematen du:
  • Eskaintzen diren hizkuntza guztiak ikasteko: ingelesa, frantsesa, alemana eta italiera.
  • CD-en bidez ikasteko; lehenik eskuratu egin beharko dira CD-ok.
  • Telefono bidezko laguntza teknikoa hartzeko.
  • Hasieran maila neurtzeko proba bat egiteko.
Arazo teknikoak edukiz gero, **F.A.Q.** izenekoetara jo ahal izango duzu (arazoak direla-eta maizen egiten diren galderei emandako erantzunak, eskuliburuan idatziz jasoak). Konpondu ezin badira, laguntza teknikorako taldearengana jo dezakezu; haiek lagunduko dizute arazoari konponbidea aurkitzen.
Laguntzarako helbideak Informazio orokorra: 012 E-posta
Oharra Lanbide Heziketako ikastetxeen kasuan, hizkuntzak ikasteko programa hau bateraezina da helburu bera duen beste edozein ikastarorekin, ikastaro hori HOBETUZek, FORCEMek, INEMek, Jaurlaritzak, Aldundiek edo udalek finantzatzen badute.

 

« Ikastaroen orrialde nagusira itzuli