IKASTAROAK

Ba al dago euskara-ikastarorik?

Euskararen garapena lehentasuna da Eusko Jaurlaritzarentzat, eta horregatik, euskara garatzeko bideak bultzatu dira dagoeneko, horien eraginkortasunerako diru-iturriak ipiniz.

Ikasten.net Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailaren ekimena da, helduak euskalduntzeko esparruaren osagarri izan nahi duena, eta zuzenean Eusko Jaurlaritzaren Kultura sailaren mendekoa da. Ikaskuntza-metodoa erabat online da, euskara ikasteko interesa duten pertsona helduei zuzendua. Horretaz gain euskara ikasteko beste ikastaro batzuk HABEren webgunean topa ditzake.

Ikasten.net-en inguruan, prestakuntza-programaren baliabide osagarri batzuk aurkitu ahal izango ditu interesa duen edonork.

Orain abian jartzekoa den ekimen hau garatuz joango da, 2009ko urtarriletik aurrera tutoretza-sistema bat eskaintzeko xedearekin, eta ahozko zein idatzizko adierazpen- eta ulermen-konpetentzietan sakontzeko aukera izateko.


« Volver a la pagina principal del curso