Aitzindariak: Stockholmeko Konferentzia
1972an ingurumena interes handiko gaia bihurtu zen Nazio Batuentzat. Urte horretan Giza Ingurumenari buruzko Nazio Batuen Konferentzia egin zen Stockholmen. Baina ondorengo urteetan ingurumena garapen-planetan sartzeko ekimenak ez ziren oso urruti iritsi. Ingurumenak kezka sortzen zuen baina ez zen lehen mailako interes politikoa eragiten zuen gaia.
Zerbait aurreratu zen zientzia eta teknika gaietan, baina ingurumena eztabaida-gune politikoetatik kanpo zegoen eta bien bitartean ingurumeneko beste arazo batzuk larriagotu egin ziren; esate baterako, ozono geruza agortzea, Lurra berotzea eta basoak degradatzea.
Nazio Batuek Ingurumen eta Garapenari buruzko Nazioarteko Batzordea sortu zutenean,1983an, argi zegoen ingurumena babestea garrantzi handiko kontua izango zela denontzat.
Stockholmeko Konferentzia
Stockholmeko Konferentziak 26 printzipio eta gomendiozko 109 ekintza zituen plan bat ezarri zituen bere Deklarazioan. Helburu zehatz batzuk finkatu ziren: baleen arrantza komertzialari hamar urteko luzamendua ematea, 1975etik aurrera itsasoan petrolioa nahita botatzearen aurkako neurriak hartzea eta 1975erako energiaren erabilerei buruzko txostena egitea.
Giza Inguruneari eta bere Printzipioei buruzko Stockholmeko Deklarazioak ingurumenarekin zerikusia zuten nazioarteko gaietarako araudi bigun baten lehenengo atala osatu zuen.
