INGURUMENA

«« Itzuli

Lurrari buruzko Gailurra Rio de Janeiron

Munduko basoen gaur egungo egoera

 
  • Gaur egun arte planetako basoen %50 desagertu da eta beste %50etik %60 jadanik degradatua dago.
  • Munduko basoen %60 baino gutxiago dago babesturik.
  • 26 milioi baso hektarea galtzen dira urtero.
  • Munduko landare eta animalien %50 eta %90 inguruk behar dute basoa bizitzeko.
  • Ukitu gabe dauden basoen %75 hiru eskualdetan daude kokaturik: Amazonia, Errusia eta Kanada. Baso horien %75 datorren hamarraldian desagertu liteke gaurko deforestazio erritmoak jarraitzen badu.
  • Gaurko baso ukigabeetan 50 milioi indigena bizi dira. Etorkizuna arriskuan ikusten dute, bizi diren habitata erabat hondatzen ari baita. Zuraren sektorean, nekazaritzan eta abeltzaintzan eta mineralen erauzketan diharduten konpainiak dira hondamen horren eragileak.
  • Brasilgo Amazonian deforestazioa %34 igo da 1992 urtetik (15 mila km2 inguru).
  • Errusian milioi bat hektarea desagertzen dira urtero.
  • Britainiar Columbian, Kanadak duen dibertsitate biologiko handieneko eskualdean, basoen %6 baino ez dago babestuta.
  • Espainiako Estatuan 1992 urtetik 780 hektarea desagertu dira.