INGURUMENA

Urari buruzko Europako Gutuna

1968ko maiatzaren 6an idatzi zen Estrasburgon Urari buruzko Europako Gutuna. Uraren kudeaketa zuzena lortzeko printzipioen deklarazioa izan zen eta 12 artikulu zituen:

  • 1.  Urik gabe ez dago bizirik. Ura ezinbesteko altxorra da giza jarduera guztietarako.
  • 2.  Ura ez da agortezina. Kontserbatu eta kontrolatu egin behar da, eta ahal izanez gero, gehitu.
  • 3.  Ura kutsatzea gizakion bizitzaren aurka eta uraren mende bizi diren izaki bizi guztien aurka eraso egitea da.
  • 4.  Edozein erabileratarako baldintzetan eutsi behar zaio uraren kalitateari eta batez ere, osasun publikoaren eskaerak bete behar ditu.
  • 5.  Hondar-ura ubidera itzultzen denean, berriro erabiltzeko moduan egon behar du.
  • 6.  Landare estaldura mantentzea, batez ere basoak, funtsezkoa da ur baliabideak kontserbatzeko.
  • 7.  Ur baliabideen inbentarioa egin behar da.
  • 8.  Uraren erabilera zuzena agintari eskudunek planifikatu behar dute.
  • 9.  Ura kontserbatzeko modua indartu behar da ikerketa zientifikoa areagotuz, espezialistak prestatuz eta informazio publiko egokiaren bitartez.
  • 10.  Ura guztion ondasuna da eta guztiok ezagutu behar dugu duen balioa. Pertsona guztiek aurreztu eta arretaz erabili behar dute.
  • 11.  Uraren erabilera ibai-arro naturaletan oinarritu behar da eta ez muga politiko eta administratiboetan.
  • 12.  Urak ez du mugarik. Nazioarteko lankidetza eskatzen duen guztion ondasuna da.