INGURUMENA

Ingurumenaren aldeko konpromisoak estatu espainiarrean

Espainiako Estatuko administrazioak abian jarri ditu garapen jasangarria bultzatzeko irtenbideak. Horretarako, 2002an dokumentu bat prestatu zuen. Bertan ingurumenaren inguruko irtenbide eta helburuak adierazten dira eta bost urteko epea ezartzen da dokumentua berrikusi eta egokitzeko.

Dokumentuaren helburua ez da, besterik gabe, Natur ingurunea babestea, Rioko Gailurrean sortu zen garapen jasangarriaren kontzeptuari bete-betean eustea baizik. Kontzeptu horretan funtsezko gai batzuk sartzen dira, esate baterako, hazkundea eta natur ingurunearen babesa bateragarri egitea. Honako hauek dira Garapen Jasangarriaren Estrategiari begira hartutako konpromiso nagusiak:

  • 2010. urterako karbono dioxidoaren (CO2) isurketa %20 murriztea, 1990eko isurtze-maila kontuan hartuta
  • Garraio publikoaren erabilera indartzea. Energia berriztagarriak modu eraginkorrean sustatzea ondorengo helburuekin: 10.000 Mw eoliko 2010. urterako eta 13 Mtep biomasa 2006rako.
  • Eraginkortasun energetikoa handitzea eta gehiago aurreztea.
  • Elementu kutsatzaileen iturriak murriztea.
  • Hiritarren mugitzeko premiak murriztuko dituen garapen-eredua bultzatzea.
  • Errepideko garraiorako egindako inbertsioak kalitatezko garraio publikora bideratzea, gidariei autoa hartzeko gogoa kentzeko.
  • Aireko trafikoa murriztea.
  • Petroliotik ateratako gas likidoak erabiltzea (PGL motordun ibilgailuetan garraio publikorako).