Ingurumenaren aldeko konpromisoak Euskadin
2002ko ekainean Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategia onartu zuen Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumenerako garapen-eredu harmonikoa lortzeko helburuarekin.
Administrazioak, hiritarrek, enpresek eta era guztietako erakundeek garapenaren arlo guztietan parte hartzeko mekanismo-jarduerak ezartzea zen helburua. Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiak ondorengo oinarri orokorrak ditu:
- 2020.urtea da garapen jasangarriko eredu berri baten oinarriak ezartzeko epea.
- Hazkunde ekonomikoa, gizarte kohesioa eta ingurumenaren babesa elkarrekin joatea lortu behar da.
- Ingurumen-sistema orekatua finkatu behar da, Euskal Herriko aniztasun ekologiko eta soziokulturala behar bezala kontuan hartuko duena.
- Erakunde publiko eta gizarte eragileen arteko konpromisoa eta lankidetza aktiboa lortu behar dira garapen eredu berri hori definitu eta defendatzeko orduan.
Honako hauek dira Garapen Jasangarriaren Euskal Ingurumen Estrategiak proposatzen dituen helburu zehatzak:
- 1. Aire, ur eta lurzoru garbi eta osasungarriak bermatzea.
- 2. Baliabide naturalen eta hondakinen kudeaketa arduratsua.
- 3. Natura eta biodibertsitatea babestea. Sustatu beharreko balioa.
- 4. Lurraldeko oreka eta mugikortasuna: ikuspegi bateratua.
- 5. Klima aldaketaren eragina mugatzea.
