INGURUMENA

Gasen isurtzeak

Azkeneko hogei urteotan, Euskadik bost milioi tona CO2 gutxiago isurtzea lortu du, atmosferarentzat kaltegarriak diren eta berotegi efektua eragiten duten gasei dagokienez.

Batez ere industrian eta garraioan egindako aurrerapenei esker lortu da hobekuntza handi hori, arlo horietan isurtzeen %80 inguru murriztea lortu baita.

Industria zaharkituak itxi dira, energia sortzeko eraginkortasun handiagoa lortu da eta kontzientzia handiagoa dago oro har. Horri guztiari esker lortu da kopuru hori. Aurreikuspenek diote kopuruak behera egiten jarraituko duela. 2005 eta 2010 urteen artean are gehiago jaistea espero da, eta gero egonkortzea.

Beharbada, aurreikusitako murrizketa lortzeko zailtasunak garraioaren sektorean izango dira. Sektore hori erregai fosilen mende dago neurri handi batean, eta jarduera intentsiboa du Euskadi osoan.

Beste gas kutsagarri batzuei dagokienez (sufrearen eta kloroaren deribatuak kasu), egoera nabarmen hobetu da azken urteotan. Gas horiek eragiten dituzte industria guneetako laino eta zikinkeria giro tipikoak.

Azken finean, gure Autonomia Erkidegoan egin den industri berriztatzeak, lantegi zaharrak ixteak eta teknologia berriak erabiltzeak mesede handia egin diote gure airearen kalitateari.