INGURUMENA

Gaia hipotesia

Ekologia ekosistemak aztertzen dituen zientzia da. Baina horrez gain, ekosistema horiek bateratzen dituen sistema handi bat ere aztertzen du: biosfera. Ekologo batzuek uste dute biosferak autoerregulatzeko gaitasuna duela, hau da, dituen beharrei erantzuteko ingurumen globala kontrolatu dezakeela.

Gaia Ama Lurraren pertsonifikazio grekoa da. Izaki handi eta hipotetiko honek Lurreko airea egokitzeko ahalmena izango luke, bizitzarekin zerikusia duten fenomenoak erregulatzeko. Hipotesi hau hurrengo argudioetan oinarritzen da:

  • Atmosferako gasak izaki bizidunetatik datoz batez ere (eta, ondorioz, baita Biosferatik ere).
  • Eguzkiak denboran zehar bere argitasuna areagotu badu ere, Lurraren batez besteko tenperaturak egonkorra izaten jarraitu du gutxi gorabehera.
  • Lurreko atmosferan dagoen -eta bizitzarako beharrezkoa den- nitrogeno eta oxigeno kopurua, beste planetetan dagoenaren antzekoa izan behar lukeena, izaki bizidunen presentziari esker uler daiteke bakar-bakarrik.