INGURUMENA

Ingurumena zaintzeko joerak

Ingurumenari buruzko kezka XIX. mendearen amaieran piztu zen. Garai hartan "anbientalismoa" izeneko joera sortu zen, eta haren ondotik gaur egun ezagutzen ditugun lau joerak etorri dira: joera protekzionista, kontserbazionista, ekologista eta garapen jasangarria.

  • Protekzionisten helburu bakarra landaretza eta fauna babestea da, eta horretarako lehen zooak eta lorategi botanikoak eratu zituzten.
  • Kontserbazionistak joera protekzionistatik sortu ziren. Haien ustez, landaretza eta fauna babesteko, lehenbizi euren habitatak babestu behar zituzten. Horretarako parke naturalak sortu zituzten.
  •  
  • Talde ekologistak neurri erradikalagoak hartzeko asmoz sortu ziren. Ekologisten iritziz, kontserbazionisten ekintzen bidez oso epe luzera lortzen baitziren emaitzak
  • Garapen jasangarriaren aldekoek diotenez, berriz, gaur egungo munduaren interes ekonomikoak eta ingurumenaren babesa erabat bateragarriak dira.