Mugimendu ekologista
Ekologismoa Ekologiaren printzipioak praktikan jarri nahi dituen gizarte mugimendua da. Ingurumenaren aldeko beste mugimendu asko bezala, 70eko hamarraldian sortu zen, izadia babesteko helburuarekin.
Ekologistak sinetsirik daude gizakia eta bere ingurunearen arteko harmonia lor daitekeela, eta berdintasunezko bizimodu sortzaile baten alde borrokatzen dute. Bizimodu hori elkarrizketan, hezkuntzan, informazioan eta gizartearen kontzientziazioan oinarrituko litzateke.
Izadia errespetatzen duten garapen moduak ikertu eta martxan jartzea proposatzen dute, kutsatzaileak ez diren energia berriztagarriak erabiliz. Bestalde, hori lortzeko erabakiak deszentralizatu behar direla uste dute, hau da, autogestionatu daitezkeen neurriak aplikatu beharra dagoela, gure etorkizunaren arduradun izan gaitezen.
