Mugimendu ekologistaren GKEak
- LINK: Kanpo loturak (2)
Ekologistek ingurumenaz arduratzen diren beste mugimenduek dituzten printzipio berdinen arabera jokatzen badute ere, euren ekintzen erradikalismoak ingurumenaren aldeko joeretatik aldentzen ditu.
Tokian tokiko erakunde txiki batzuek izaten dute jarrerarik gogorrena. Askotan unibertsitateko ikasleek osatzen dituzte talde horiek, eta beren kabuz antolaturiko komunitateen bidez gizakiaren jatorrizko bizimodua berreraikitzen saiatzen dira. Gizartetik isolatuta, gehienentzat baliagarriak ez diren konponbideak proposatzen dituzte, biztanleriaren %50 hiritarra den mundu honetan.
Jarrera malguagoak dituzten beste talde ekologistak GKEak (Gobernuz Kanpoko Erakundeak) dira. Gaur egun oso garrantzitsuak dira, mundu osoan milioika afiliatu eta jarraitzaileren interesen ordezkariak direlako.
Sortu zirenetik etengabeko hazkundea izan dute. Hasiera batean estatu batzuetan eta geroago mundu osoan zabaldu dira. Baina beste talde txiki eta ertain batzuk ere badaude, tokian tokiko ingurumenaren arazo zehatzak konpontzen saiatzen direnak.
Helbide hauetan sar zaitez talde ekologista hauek ezagutzeko.