INGURUMENA

Greenpeace: aktibismo ekologistaren jatorria

Greenpeace, 80ko hamarraldian sortutako nazioarteko talde ekologista, mugimendu ekologistaren aitzindari izan da. 1971n erakunde horretako hamabi kidek, egurrezko itsasontzi baten barruan, Estatu Batuen bonba nuklear baten leherketa oztopatzen saiatu ziren. Espedizioak bere helburua lortu ez bazuen ere, proba nuklearrei buruz informatzea lortu zuen, eta horri esker, jarduera horien aurka zegoen iritzi publikoa sendotu zen.

Halaber, hortik aurrera, euren ekintza plana antolatu zuten: Ingurumenari eraso egiten dioten edozein tokitara joan eta hedabideen bitartez gertakariaren lekuko bihurtzen dituzte biztanleak.