Ekologismoa Euskal Herrian
Euskal Herrian mugimendu ekologista eta ohitura ekologikoak oso garatuta daude. Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkariak dituzten estatu mailako elkarte ezberdin asko daude. Beste batzuk tokian tokikoak dira eta ingurumenari dagozkion interesen alde borrokatzen dute; esate baterako, baserriak edo zingirak babesten dituzte, Fundamento Orain Taldea izeneko elkarteak egiten duen bezala.
Ecologistas en Acción estatu mailako konfederazio bat da; 300 talde ekologista baino gehiago hartzen ditu bere barruan. Gizarte ekologismo izeneko joeraren barruan sar dezakegu. Joera horren arabera, ingurumeneko arazoen jatorria gero eta globalizatuagoa den ekoizpen eta kontsumo ereduan dago.
Adena/ WWF (Izadirako Mundu Fundazioa) planeta osoan izadia kontserbatzeko lan egiten duen erakunde pribatu handienetako bat da. Benetako konponbideak aurkezteko helburuarekin, bere jarduera eta filosofia garapen jasangarriaren printzipioan oinarritzen ditu, hau da, ondorengo belaunaldien beharrei kalterik egin gabe, gaur egungo ongizatea asetzea. Hori baliabide naturalen arrazoizko kudeaketa planifikatu baten bidez egin daiteke.