«« Itzuli
Produktu ekologikoak
Zure ongarria egin dezakezu
Hondakin organiko ezberdinen geruzak (ahal bada hondakin birrindu edo xehatuak) jar itzazu beste lur geruza batzuekin tartekatuak. Hondakin horiek hildako hostoak, belarrak, fruitu azalak, barazki hondakinak, arrautza oskolak, tea, kafea, ehotako hezurrak, eta antzekoak izan daitezke. Garrantzitsua da arrosa-landareetako hostorik ez gehitzea. Mordoaren amaieran adar edo lasto geruza bat jar ezazu.
Ongarri on bat lortzeko, sarritan eta oparo urezta ezazu. Gomendagarria da asun simaurraren ura erabiltzea.
Mordoa galka ezazu, hartzidura-denboran izan ezik, egurastu dadin. Hartzidura prozesua bizkortzeko, urea, amoniako sulfatoa edo kaltzio zianamida gehitu behar zaio. Zizareak agertzen ez badira, gomendagarria da batzuk gehitzea, prozesua bizkortuko baitute. Neguan zehar, estali gabe dauden ongarri-pilak hotz, hezetasun eta euritik babestu itzazu olana edo plastiko baten bidez.
Ongarria lur beltz eta harro baten antzeko itxura duenean prest egongo da. Lur emankorraren usain ona izan beharko du. Prozesu guztiak bi hilabete iraungo du gutxi gorabehera eguraldi beroa egiten badu (udan) eta bost eta sei hilabete bitartean leku hotzetan.