Zabor poltsa
- BIDEOA: Birziklatzeko moduak
- TEST: Egia edo gezurra?
Herritarren zabor poltsan honako produktuak daude batez ere: plastikoa, metalak, papera eta kartoia, tetrabrikak, beira, materia organikoak, produktu toxikoak.

Gure zabor poltsan, plastikoak bolumen osoaren %20 eta 30 artean hartzen du, eta sortzen dugun hondakinen pisuaren %12 suposatzen du gutxi gorabehera.
Metalak %1 inguru dira. Zaila da beste hondakinengandik bereiztea eta teknika bereziak behar dira, baina merezi du hori aurreztea. Gure zaborretan gehien aurkitzen diren metalak aluminioa eta beruna dira.
Gure zabor poltsan paperak eta kartoiak gutxi gorabehera pisuaren %20 eta bolumenaren %55 hartzen dute. Material horiek zaborretara botatzeak energiari, ingurumenari eta ekonomiari eraginiko kostuak handiegiak dira horretan jarraitzeko.Tetrabrikak gero eta gehiegi erabiltzen dira likidoak ontziratzeko, besteak beste, zukuak, esnea eta ardoa. Ontzi horiek birziklatu daitezke. Izan ere, badaude kontainer bereziak horretarako, eta beste plastikozko ontziekin ere birziklatu egin daitezke.
HTA
Egunero HTA bihurtzen diren produktuak erosten ditugu, esate baterako garbigailuak, argizariak, aerosolak, intsektizidak, fluoreszenteak, betunak, pilak, sendagaiak, aire freskagarriak, desinfektagarriak, pinturak, bernizak, kola eta itsasgarriak, disolbatzaile eta olioak. Produktu horien ontziak birziklatzeko, produktua erabat bukatu ondoren, ontzia ondo itxi behar da. Azkenik, hondakin toxikoak beste gainontzeko zaborretatik aparte jarriko den beste poltsaren batean sartu behar dira. Produktu horiek berrerabiltzea beti posible ez denez, murriztea da irtenbide onena.
