Zer egin paperarekin
Papera zelulosako zuntz begetalekin eginiko produktua da, orri oso finak osatuz. Paper gehienak denbora gutxiko erabilgarritasuna du, eta, behin erabili eta gero, zabor bihurtzen da.
Kontsumoa murrizteko eta papera berrerabiltzeko aukera asko ditugu, baina papera eta kartoia zentzuz erabiltzeko ahalegin guztiak egin behar ditugu. Hona hemen zenbait aholku lagungarri:- Paper birziklatua eta ekologikoa erabili ahal duzun guztietan.
- Ahalik eta gehien murriztu paperezko eta kartoizko ontzien eta bilgarrien erosketa eta erabilera.
- Paper plastifikaturiko materialen erosketak saihestu, horiek birziklatzea ezinezkoa baita.
- Idazteko papera bi aldetatik erabili; horrela zure kontsumoa erdira murriztuko baituzu.
- Aldizkariak erosten badituzu, zenbait ale pilatzen dituzunean, hauek erabili ditzaketen zentroekin (adibidez, zaharren egoitzak) harremanetan jarri horietan berrerabili ditzaten.
- Zure etxera heltzen diren paketatzeko elementuak berrerabili;esate baterako opariak biltzeko papera edo zatar papera.
Birziklapen prozesuan, erabiliriko paperak eta kartoiak birrintzen dira. Ondoren, tinta ezabatu eta material berria lortzen da.
Papel motak
Paper mota desberdinak daude:
- Lehen erabilerako papera edo paper konbentzionala egurrezko zelulosekin egiten da eta bere ekoizpen prozesua oso kutsatzailea da.
- Erabilitako paperekin egiten da paper birziklatua. Horiek kloroa erabiltzen duen zuritze prozesua izaten dute. Prozesu hori dela eta, lehen erabilerako papera bezain kutsatzailea da.
- Paper ekologikoa ere erabilitako paperekin egiten da, baina zuritze prozesurik gabe.
- Paper ekologikoa eta birziklatua aurreko bi paperen ezaugarriak biltzen ditu eta, ingurumenari dagokionez, aukera onena da.
