INGURUMENA

Tamaina handiko produktuak

Zenbait hondakin tamaina handikoak dira: altzairuak, koltxoiak, etxetresna elektrikoak, somierrak, bainu geleko elementuak eta beste asko.

Euskadin badaude material horien gaikako bilketa egiten dituzten zenbait erakunde sozial edo beste sistema batzuk. Horien artean: Emausko Traperoak, Rezikleta, Udaletako bilketa guneak, Garbiguneak. Horiek guztiek, bilketak egiten dituzte egun eta leku jakinetan, ohizko bilketaren bitartez.

Herritarrok jakin behar dugu oso garrantzitsua dela mota horietako hondakinak ahalik eta gehien gutxitzea, baita horiek berrerabiltzea ere ahal den bakoitzean. Bestela, zabortegietan utzi eta eragin handia izan dezakete ingurumenean.

Horiek berrerabiltzen laguntzeko zenbait gauza egin ditzakegu: adibidez, bigarren eskuko artikuluak erosi, objektu horiek gure inguruan bizi diren beste pertsonei edo ongintzako elkarteei eskaini, edo hortik bizi diren trapero eta txatar biltzaileei eman.